Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Benetako amodioa? Kamisetak

Amodio Jauna
2009-11-13 : 11:11

“Benetako amodioa azkenean iritsiko da”, abesten zuen Daniel Johnstonek. Eta amodio kontua kamisetetan agertzen den ideia edo leloa izaten da. Umorez, bitxikeri gisa, ederra, maitagarria, ameslaria. Amodioa bezala.




1

Abokatuen itxura

Elena Laka
2009-11-12 : 11:11

Abokatu bat bota dute Audiencia Nacionaleko epai-aretotik buruan zapia eramateagaitik. Hona albistearen kontakizun bat.


Zoubida Barik Edidi abokatua (Islam Gurea blogetik hartua)

20

Txotxolo eta txilibituez

Maite Goñi
2009-11-12 : 09:11

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, Xabier Mendiguren Elizegik egin zidan erronka, Gaurko Hitzan irainak ipintzekoa. Nik baietz esan, eta hark paperezko mahai-zapi batean hamar irain idatzi zizkidan: zokor-mazo, basakristau, txatxu, txepel, txilibitu, matxarda, marimaistra, pepelerdo, zikinbrillo eta lerde-jario. Pixkanaka-pixkanaka argitaratzen joango nintzela esan ez nion, ba!


© baimenarekin: Pernan Goñi

Gurasolandia Arrasaten

Txatxilipurdi Elkartea
2009-11-11 : 10:11

Datorren azaroaren 15ean (igandea) ospatuko da Gurasolandia Arrasateko Uharkape Pilotalekuan, Txatxilipurdik eta Guraso.com-ek antolatuta. Gurasolandia familientzako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ongi pasatu eta jolastuz, parte hartuz, abestuz, gozatuz, kontatuz,... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.

Eulien jauna

Josu Lezameta, Jozulin
2009-11-11 : 08:11

Orain batzuek uste dute publizitate bide berria asmatu dutela, euliei iragarki-oharrak lotuta, baina ez, nire lagun batek egin zuen lehenago.

3

Google Street View Euskal Herria erakusten hasi da

Sustatu
2009-11-10 : 12:11

Pasa den astean Googleren bizikleta ikusi genuen Bilbon, eta gaur Googleren mapak Street View aukera ematen hasi dira Euskal Herriko hainbat txokotan.


Argazkiak.org | Kale Nagusia (Iruñea) © cc-by-sa: sustatu

9

15.000 lagun Tuenti euskaratzearen alde

Sustatu
2009-11-10 : 11:11

Tuentiko ebento batean 15.000 pertsona batu dira sare sozial hau euskaraz, katalanieraz eta gailegoz jar dezaten aldarrikatzeko. Horrelako ebentoak erabiltzen dira Tuentin aldarrikapenak egiteko: duela zenbait hilabete, adibidez, erabilera baldintzak aldatzeko presioa egiteko erabili zituzten ebentoak erabiltzaileek, eta lortu zuten.


Argazkiak.org | Tuenti euskaraz © cc-by-sa: sustatu

1

Aldiri, euskarazko lehen arkitektura aldizkaria aurkeztu du UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-11-10 : 08:11

Udako Euskal unibertsitateak (UEU) Aldiri. arkitektura eta abar aldizkaria aurkeztu du, kultura eta jakintza arkitektonikoa euskaraz hedatzeko.

2

Zientzia eta teknologiaren astea, bi astetan aurten

Sustatu
2009-11-09 : 18:11

EAEko zenbait erakundek urtero antolatzen dute Zientzia eta Teknologiaren astea. Hasi, gaur hasten dira ekitaldiak John Kao kontsultoreak Donostian emango duen hitzaldi batekin. Hitzaldi hori Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da gaur arratsaldean (eta Coveritlive bidez zuzenean komentatzeko ere bai).

9

Bertso txapelketarik ez dago sarean

Patxi Gaztelumendi
2009-11-09 : 13:11

#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon. Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora. Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza... Bertsozaletasuna hedatzen eta indartzen ari den honetan, webgune ia estatiko bat sortzearekin dena egin dugula pentsatzen badugu, jai daukagu!

2

Berlingo harresia 1989, memoria pertsonal bat

Luistxo Fernandez
2009-11-09 : 08:11

Duela 20 urte, 1989ko azaroan astebeteko opor batzuk moldatu nituen, eta lagun baten lagun baten etxera joateko aukera izanda, Berlinera joan nintzen bakarrik. Asteazken batean iritsi nintzen, eta ostegunean, 1989ko azaroaren 9an (nire anaia nagusi eta aitapontekoaren urtebetetzean) Berlingo Harresia behera etorri zen. Harrokeria izango da, baina gustatzen zait pentsatzea hiri batean barik, historiako abagune bitxi batean egin nituela opor txiki haiek.


Argazkiak.org | Berlin 1989, Brandenburg gate © cc-by-sa: frederik.ramm

Gogoan dudan irudietako bat, Brandenburgoko atean sekulako kamera eta satelite-plater despliegeak, telebista kate amerikarrek zuzenean historiaren aurrean jar zitzaten beren teleberri aurkezleak.

Abian dira CAF-Elhuyar sariak, aurten berrikuntza ugarirekin

Elhuyar Fundazioa
2009-11-08 : 12:11

Elhuyar Fundazioak abian jarri ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin. Sariketa honek 15 urte bete zituen iaz, eta, aldi berri bati hasiera emateko asmoarekin, aurten berrikuntza ugarirekin dator. Hiru kategoria egongo dira: *Dibulgazio–artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak*. Parte-hartzaileek 2010eko urtarrilaren 31 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.

1

Hil dezagun Barbie

Josu Mendicute
2009-11-07 : 14:11

Barbie panpintxoek kritika latzak jasotzen dituzten arren, bistan da jendeak erosi egiten dituela. Barbie denda ireki dute Bartzelonan. Arrasaten Maritxu Kajoi egunean kartel hau agertu zen Barbie panpinaren argaltasunaren kontra:

Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Fakafaka

Joan Mari Torrealdaik "beste ahalegin bat" eskatu die herritarrei epaiketaren atarian

Eibarko Egunkariaren Aldeko Plataforma
2009-11-07 : 08:11

Egunkaria itxi zutenetik "infernua" bizi dutela aitortu zuen Joan Mari Torrealdaik ostegunean Eibarko Arrate Kultur Elkartean, Eibarko Egunkariaren Aldeko Plataformak antolatutako hitzaldian. Egun gutxi barru, datorren hilean hastekoa da sumario nagusiko epaiketa. Auzi nagusiaren inguruan bost lagun epaituko dituzte: Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga. Torrealdaik auziaren nondik norakoak azaldu zituen ostegunean, Eibarren.

4

Nondik dator kebab hanburgesak egiteko haragia?

Sustatu
2009-11-06 : 10:11

Azken urteotan modan jarri da Doner kebab, kebap edo hanburgesa turkiarrak (hala deitzen diete, behintzat) jatea, eta halakorik probatu dutenek seguru bere buruari galdetu diotela haragi multzo handi hori nondik datorren. Ba, hara gasteiztar batek deskubritu diguna:

3

Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian Sustatun

Sustatu
2009-11-06 : 08:11

Tarteka egiten dugun bezala, geure estatistikei erreparatu diegu. Aurreko hilabetea, 2009ko urria, zerbaitekin konparatu behar eta iazko urriarekin alderatu dugu. Datu orokorrak:

  • Bisitak: 57.600 ( %59 gora)
  • Erabiltzaileak: 21.500 ( %64 gora)
  • Orriak: 178.000 (%143 gora)
  • Ikusitako orriak: 3,10 (%52 gora)
  • Bisitako denbora: 2:32 (%1 gora)

Android Encounter 09 Miñaon

Gari Araolaza - Tagzania
2009-11-05 : 16:11

Datorren asteartean hilak 10 ospatuko dugu Arabako parke teknologikoan, Miñaon, Android Encounter 09. Goizez izango da eta doakoa. Oraindik tokia dago! Aprobetxatu izena emateko: Android Encounter 09

3

Azkue Fundazioaren aurkezpenean

Luistxo Fernandez
2009-11-05 : 16:11

Azkue Fundazioa atzo aurkeztu zen Bilbon Euskalduna Jauregian izandako ekitaldi batean. "Sarean lan egin," ideia hori nabarmendu zuten, horixe izango dela erakunde berriaren egitekoa. Sarean, Internetera begirakoak izango direlako giltzarri nagusia, eta sarea baita ere, pertsona, talde eta ekimenen elkarlana bultzatu nahi dutelakoan.

9

BiscayTIK programaren Bizkaia.eu e-posta zerbitzuari kritika gordin bat

Sustatu
2009-11-05 : 10:11

Aitor Garcia Rey informatikari saiatu bat da. Eusko Legebiltzarraren informazioa parlamentuak berak baino askoz hobeto banatzen duen Parlio.org webgunearen sortzailea boluntarioetako bat da, besteak beste. Haserretu egin da eta bideoa grabatu du Bizkaia.eu e-posta zerbitzu publikoaren propaganda jaso duenean, paper pertsonalizatuan egindako kanpaina seguruenik garestia delako, baina ez horregatik bakarrik.

1

Kafea eta Galletak, 2. denboraldia larunbat honetatik aurrera

Kafea eta Galletak
2009-11-05 : 09:11

Larunbatean, azaroaren 7an, Kafea eta galletak ekimenaren bigarren urteari ekingo diogu, Maria del Mar Boneten Alenar diskoaren entzunaldiarekin eta Amaia Zubiriaren kontzertuarekin, bera izan baita diskoa aukeratu duena. Aurreko urtean bezala, aurten ere Gernikako gaztetxean egingo ditugu saioak, arratsaldeko 6etatik aurrera, ia beti hilabeteko lehen larunbatean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››