Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bananak frogatzen du Jainkoaren esistentzia

Josu Lezameta, Jozulin
2009-10-31 10:10

Izenburua irakurrita Weno Tira Faborez! esan du batek baino gehiagok honezkero. Eskatuko dizuet, hala ere, ondorengo bideoa ikus-entzuteko, arren; gero esango dizuet zergatik. Laburra da, minutu bat besterik ez, ingelesez eta gaztelaniazko azpitituluekin; den-dena ulertuko duzue (hegoaldekook behintzat).

Bideo hau, lagunok, bene-benetakoa da, esan nahi baita bertan ageri direnak ez direla aktoreak eta beren benetako siniskerez ari direla. Alegia, bananarena sinistu egiten dutela. Ze, hor ikusi dituzuen bi morroi horiek -berbati biboteduna eta isil irribarretsua- Ray Comfort eta Kirk Cameron dira, biak ala biak artzain ebanjelistak. To eta no uarafak!.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu