Urtebeteko lanaren ondoren, martxan da Euskomedia Fundazioaren webgune berria. Diseinu garbiago bat eta batez ere bilaketa sistema berria dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak.
Orain arteko webgunearen gabeziarik handiena bilaketa sistema zen, oso mantsoa baitzen, eta gainera erabiltzaileari nahiko arrotza gertatzen zitzaion. Bilaketa berria Google-ek garatutako Google Search Appliance sisteman oinarrituta dago eta erantzun azkarrago eta zehatzagoak ematen ditu, aldi berean erabiltzailearentzako erraza suertatzen delarik.
Jadanik ez da beharrezkoa izango bilatzen ari garen informazioa zein dokumentu fondotan topatu dezakegun aldez aurretik jakitea. Bilaketa fondo guztietan batera burutuko da eta emaitzak garrantziaren arabera antolatuta jasoko ditugu, orain arteko orden alfabetikoa alde batetara utzita. Gainera, gure bilaketarekin elkarlotuta dauden dokumentuetara iristeko ere lotura gehiago jasoko dugu, gai jakin baten gaineko informazioa jorratzeko aukera erraztuz.
Hurrengo asteetan hobekuntza eta berrikuntza lanekin jarraituko dugu. Eskertuko genuke webgunearen inguruko iradokizunik izanez gero web.berria@euskomedia.org helbidera helaraztea.
Erantzun
Sartu