Sustatu logoa Teknologia albisteak

Badirudi RTVEk gertatu aurretik eman duela polizia-operazio baten berri

Sustatu
2009-10-28 13:10

Berrian eta Eitb.com-en irakurri dugu Joseba Agudo abokatuaren bulegoa miatzen ari dela Goardia Zibila. Lehenak dio 10:10 inguruan hasi dela miaketa, eta bigarrenak 10:30ak inguruan. Baina RTVEk Agudo atxilotu egin dutela esan du, eta badirudi operazioa hasi aurretik eman duela albistea. Googleren katxean goizeko 9:15etan argitaratu dutela dirudi.

Hemen ikusten denez 09:15etan argitaratu dute albistea:


Argazkiak.org | Joseba Agudo atxilotu dutela dio RTVEk © cc-by-sa: sustatu

RTVEk esan du Joseba Agudo abokatua atxilotu duela Goardia Zibilak, baina Askatasuna.org-en irakurri dugunez, momentuz behintzat ez da egia Agudo atxilotu dutenik. RTVEk ezabatu egin du albistea, baina Googlek ez du barkatzen eta katxean irakurri dezakegu. Zabaldun diotenagatik badirudi operazioa hasi baino lehenago eman dutela albistea rtve.es-en. Hasierako albistea ezabatu eta beste bat publikatu dute miaketaren berri emanez, baina atxiloketaren aipurik ez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu