Erabiltzaile batzuei "jarraipen-zerrendak" antolatzeko aukera agertzen zaie gaur Twiterren. Jarraitzen dituzun erabiltzaile guztien mezuak pantaila bakarrean ikusi beharrean, antolatzen duzu zerrenda bat, eta batetik bestera zoaz: lanekoen pantaila, besteena...
Era berean, zerrenda bat publiko edo pribatu izendatu dezakezu, eta zerrenda publikoen kasuan, inork zu halako batean sartu bazaitu, abisua agertzen zaizu, followerrak izateaz gain listed edo zerrendatua zaudela honetan edo hartan.
Horri esker jakin dugu Sustatuko Twiterreko jarioa egocast erabiltzailearen Euskaldunak zerrendan dagoela (eta beste zerrenda batzuetan ere bai). Horren irudia itsatsi dugu hor goian.
Zerrenda horretan klikatzen baduzue, akaso ikusiko duzue zerbait, eta akaso ez. Hautatuen artean ez bazaude, lasai, laster hedatuko dute. Ez baldin badute erabiltzaile guztien artean zabaldu, ez zen izango zerbitzarien karga arazoengatik, baizik eta erabiltzaile beterano edo fidelenei pribilejiozko lehen ikusmira bat eskaintzeagatik. Interneteko marketinean ohikoa bihurtzen ari den keinua da hori.
Erantzun
Sartu