Teknologia albisteak

#Hitzokei: Haginlarira, Kantabria, Tripi-tixa, ...

Erabiltzailearen aurpegia
Markos Gimeno
2009-10-29 : 08:10

Hitzokei ekimena, ekimen kolektibo izateko xedez sareratua izan zen. Twitter bidez, gero eta gehiago dira berbak sareratzen dituztenak, eta hitzokei@sustatu.com postontzian ere trafikoa hasi da. Twitter-en bilatzailearen memoria arazoak konpontzen badituzte, egunen baten, #hitzokei etiketa bilatuz hiztegi kolektibo osoa bistaratuko genuke. Momentuz ezin da hori lortu. Hutsune hori betetzeko asmoz, Mikel Iturbe blogariak wiki bat sortu du Hitzokei hiztegia biltzeko, wiki txukuna, hitzokeiak alfabetikoki ordenatuta dituena, autoreen aipamenekin, eta ekarpenei irekia. Txalogarria. Al turrón! Gaurko selekzioa kantari dator, horra hor:

HAGINLARIRA: Hortzak kentzera kantari goazenean (@inakiolano)

KANTABRIA: herrialde abeslaria (@smuakr)

LAREDO: Kanta-briako hiriburua (@smuakr)

TRIPI-TIXA: 1. Akordeoi itxurako pilula 2. Dantza folkloriko aluzinogenoa (@Pernan)

TXATXATXAPELDUNA: dantzaririk trebeena, epaimahaikoen arabera (@smuakr)

RASTAFARY: (iz.) Jamaikan sortutako mugimenduko jarraitzaileen eguneko azken otordua, non jaungoikoari otoitzak eta Jose Luis Canteroren kantuak tartekatzen diren. (Oier Gorosabel Larrañaga)

Eta irudiarekin nabarmendutakoa:

EPO ITAITA YE: Dopina umetatik sustatzeko euskal pailazo diabolikoen kanta. (@axiomaxio)

Erantzun

Sartu