Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra

Sustatu
2025-05-13 : 12:32

Elgoibarko Izarra euskara elkarteak zabaldutako deialdi honek atentzioa deitu digu: "Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra". Bai horixe, datorren igandean izango da, maiatzaren 18an, Elgoibarren.

Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

Sustatu
2025-05-10 : 13:25

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal Herriko esperientzia eta proiektuak partekatu nahi ditugu."

Katedra, pilotako pronostikoak eginez jolasteko aplikazioa

Sustatu
2025-05-09 : 09:42

Euskarazko aplikazioa garatu dute hiru lagunek, Katedra izena emanda: pilota partiden inguruan pronostikoak edo kinileka eginez jolastea da kontua (ez dugu esango jokatzea, dirurik gabeko lehia sanoa baita app-ekoa). Asteburu honetako buruz buruko lehiaketako final laurdenetako partidekin kiniela egin nahi? Gaur bertan aukera, gauerdira bitartean!

Superbibentzia kit-a, AA-z egindako podkastek gure zuzenekoak ordezkatzen dituztenerako

Sustatu
2025-05-09 : 09:15

Aste gutxi batzuetako etenaren ondoren, atzo egin genuen Twitchen eta Segura Irratian ohiko zuzenekoa. Podkast artifizial horiek euskaraz hain modu bitxian egiten dituen NotebookLM tresnara konektatu ginen, beldurrez ez ote dituen Segura-Sustatu elkarrizketak ordezkatuko horrek. Halako batean saiatu beharko garela pensatu genuen, lau artikulu nabarmen eman makinari, eta ea gure zuzenekoaren jarduna ordezkatzeko gauza den AA! Bestalde, apiril amaierako itzalaldiaren ondoren, hurrengorako beharko genituzkeen tresna sorta errepasatu genuen.

Fikzioak eta mundu korporatiboak izen (eta jarrera) maltzurrak trukatzen dituztenean

Sustatu
2025-05-06 : 15:26

Artikulua idatzi zuen joan den astean Iban Zaldua idazleak bere blogean izenburu honekin: Korporazio zitalak. Bi kontu aipatuz, nagusiki. Batetik, oparoa dela korporazio zital, maltzur, evil horien tradizioa; zientzia fikzioan bereziki. Bestetik, fantasiako mundutik, fikziotik, nola hartu duen izena enpresa batek, Palantir; eta horixe dela, une honetan, mundu errealen topa dezakegun korporazio erreal gaizto eta higuingarri baten adibide paradigmatiko bat. Eta, hara!, duela 10 urteko Sustatu artikulu bat oroitarazi digu sarrerak.

Bizirauteko kit-erako: irratia duen telefonoa

Sustatu
2025-05-05 : 08:43

Gaur zortzi izan zen, apirilaren 28an, itzalaldi orokor hori Hego Euskal Herrian. Biharamunean, gailu pare bat aipatu genituen balekoak izan daitezkeenak ez sarerik ez argindarrik dagoenerako. Eta pare bat iturritatik etorri zaigu iradokizuna gehitu daitekeela beste hardware pieza interesgarri bat: irratia duten telefonoak. Istorio bitxia dute hauek: duela 20 urte ohikoak ziren, baina gaur egunean ez.

Iradi software egitasmo librean parte hartzeko gonbitea EAEko ikastetxeei

Sustatu
2025-05-04 : 10:53

Martxoan informatu genuen zer den Iradi proiektua, nola Legebiltzarrean akordioa egon zen hura bultzatzeko, eta orain arte izan dena azaldu genuen: software libreko hezkuntza plataforma. Lehen esperimentazio fasean bost ikastetxek hartu zuten parte, gero beste 13, eta orain deialdia ireki da beste 12 gehitu daitezen eta Iradi hurrengo ikasturtean, 2025-26an, ezartzeko. Maiatzaren 9a arte dago epea, eta EAEko ikastetxe interesatuek Berritzegune Nagusian aurkeztu behar duten beren interesa.

AA eta euskararen erronkak: mahainguruak eman zuena

Sustatu
2025-05-03 : 12:52

Iragarri genuen bezala, asteazkenean (apirilak 30) izan zen mahai-ingurua EHUn, Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala. Hizlari izan ziren Xabier Arregi Hitz Zentrokoa, Leire BarañanoEuskorporakoa, Aitzol Astigarraga Elhuyar eta Oraikoa, eta Jon Sarasua (telematikoki atzerritik) Euskaltzaindiko Euskararen Gogoetagunekoa. Osorik ikus dezakezue grabaketa hemen, eta laburpen bat irakurri.

Euskaraldiko txapen banaketa hasi dute gaur

Sustatu
2025-05-02 : 15:19

Bi aste eskas gelditzen dira Euskaraldia hasteko (maiatzaren 15etik 25era izango da), eta ia dena prest dago ariketari ekiteko, gaur Lekeition egin den aurkezpenean antolatzaileek adierazi dutenez. Euskaraldian jarrera aktiboa izateko deia egin diete herritarrei, gogoratuz izena-ematea oraindik irekita dagoela, euskaraldia.eus gunean. Txapak banatzen hasi dira jada herrietan; ariketa eroso egiteko ezinbesteko identifikagarria jaso dezakete, beraz, herritarrek.

1

NotebookLM-k euskarazko podkastak sortzen dizkizu automatikoki orain

Sustatu
2025-04-30 : 10:34

Garapen teknologiko harrigarri horietako bat. Atzo iragarri zuen Googlek bere NotebookLM tresna ez oso ezagunean audioak sortzeko gaitasuna 50 hizkuntzatara hedatu duela. Probatu dugu (beste teknofilo batzuek ere bai), eta harrigarria da. Entzun emaitzak artikuluan.

Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala

Sustatu
2025-04-29 : 15:13

Bihar asteazkena, apirilak 30, mahainguru bat izango da Leioako EHUren kanpusean. Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala, 11.45etan, Zientza eta Teknologia fakultateko paraninfoan. Bertan izango dira hizlari, Orai/Elhuyar, Hitz Zentroko, Euskorpora proiektuko eta Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneko ordezkariak.

2

Hurrengo itzalaldirako gailu pare bat

Sustatu
2025-04-29 : 10:03

Atzoko albiste teknologikoa (eta orokorra) izan genuen Euskal Herrian Europako hegoaldeko itzalaldia. Kontuak badu bere orria (atzodanik jada) euskarazko Wikipedian, eta bertan informazioa zer izan zen eta, oraingoz hipotesi oso azalekoak, zergatik izango ote zen. Horretaz gehiago jakin bitartean, hurrengo itzalaldi baterako hardware gomendioak hemen.

Kerning arazoa Frantzisko aita santuaren hilarrian

Sustatu
2025-04-28 : 09:59

Larunbaten ehortzi zuten Frantzisko aita santua Santa Maria Maggiore basilika bikainean, Erroman, Vatikanotik 5 bat kilometrora. Alboko kaperen artean, toki xume batean hilobi xumea da, irudi bat gurutzearekin, eta hilarria izenarekin: FRANCISCVS grafia latinoz, edo, zehatz irakurri eta transkribatu behar badugu, agian  FR A NCISC VS ze badirudi halako hutsune arraro batekin tartekatu dituztela hizkiak... Interneteko tipografia zaleak konturatu dira jada, kerning edo tracking egokia falta zaio izenari.

Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Sustatu
2025-04-26 : 10:29

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.

Pantailaldia izango da maiatzaren 6tik 14ra

Sustatu
2025-04-24 : 10:09

Pantailak Euskaraz mugimenduak Pantailaldia antolatu du bigarrenz (lehena 2022ko azaroan izan zen). Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa maiatzaren 6tik 14ra egingo dute, Euskaraldia hasi aurretik. Ekimenean aldez aurretik izena emateko eskatu dute antolatzaileek, https://pantailakeuskaraz.eus/pantailaldia  orrian izena eman datieke, maiatzaren 6a bitartean.

Audiorik ez mezularitzan! Erantzun/erreakzio emojiak bai!

Sustatu
2025-04-23 : 08:12

Sustaturen iritzi editorial ofiziala da: Gorroto ditugu mezularitza aplikazio eta plataformetako audio-mezuak. Bereziki Whatsappen batzuek uzten dituzten podkast luzerako horiek. Baina erreakzionatzeko edo labur erantzuteko emoji aukera? Bai, gogoko ditugu, praktikoak direlako, komunikazio azkarra eta gizatiarra ahalbidetzen dutelako.

Frantzisko Aita Santua hil da gaur goizean, 'Miñan' gomendatu zuen gizona

Sustatu
2025-04-21 : 13:03

Frantzisko Aita Santua gaur goizean hil da Vatikanoan. 88 urte zituen. Eliza Katolikoko buru izan da 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten arte. Jorge Bergoglio zuen izena, eta Frantzisko aukeratu zuen Aita Santu izateko, lehena hautu hori egiten. Dakigula, euskarazko liburu bat (Miñan, italierazko itzulpenean) gomendatu duen lehen aita santua izan da.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 1.200 kexa jaso zituen 2024an

Sustatu
2025-04-21 : 10:07

Hizkuntza EskubideenBehatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu zuen apiril hasieran Bilboko Euskararen Etxean, Ondorio nagusia, euskaldunok oraindik ere traba ugari jasaten ditugula euskaraz bizitzeko.

Hau da kikila edo krinjea (cringe) ematen diguna AA aplikazio honek

Sustatu
2025-04-18 : 09:27

Inori burutatu zitzaiokeen adimen artifizialaren (AA) bidezko aplikaziorik zatarrenetakoarekin topo egin dugu. Cringe edo krinje ematekoa, euskaraz esan dezakegu kikila, adibidez, modu txukun batean. Zure gurasoak nagusiak badira, zure partez deitzen die telefonoz InTouch aplikazioak. AAk hitz egingo du zure ahotsarekin, eta horrela lasai izango omen dituzu gurasoak.

Laster da Maite Zaitut jaia, maiatzaren 3an

Sustatu
2025-04-16 : 15:20

Datorren maiatzaren 3an 17:00etatik aurrera izango da Barakaldoko BEC aretoan Maite Zaitut jai erraldoia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo zaien omenaldia, 'Maite zaitut' kantaren 20 urteekin bat eginez. Sarrerak geratzen dira oraindik eta beste ekarpen batzuk egiteko bidea ere ireki dute antolatzaileek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››