Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko berrirakurketa bat, eta askoz gehiago, herri baten, bertako biztanleen eta haien hizkuntzaren erretratu hunkigarri bat.
Artazu herrian filmatutako laburmetraia da. Mañeruibarreko 124 biztanleko herria da, Nafarroako erdialdean dago, udalerria ere bada.
10 minutuko laburmetraiaren egilea, kamera eta zuzendaria da Oskar Alegria. Protagonista nagusiak Artazuko ni lagun dira, Uxue Prieto eta Manel Senero, baina laguntzaile izan dituzte Artazuko Euskaraldiaren koordinatzailea (Enara Txamorro) eta beste hainbat herritar.
Kameo bana egiten bi nafar ospetsu ere bai, ez dizuegu esango nor. Ikusi:
Erantzun
Sartu