Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Mikrodramak: modako aplikazioak, ikus-entzunezko formatu berria

Sustatu
atzo : 09:15

Txinan izugarrizko arrakasta lortu dute azken hilabeteotan, eta orain Estatu Batuetara eta Latinoamerikara iritsi dira. Zera dira mikrodrama hauek? bideo bertikalak pilula azkar eta laburretan, telenobeletako edukiarekin, app bidez.

"Etorri euskarara!", euskara ez dakiten gurasoentzat doako eskolak ikastetxean bertan

Sustatu
2025-06-02 : 13:11

Etorri euskarara! egitasmoa aurkeztu dute AEK-k eta UEMAk eta euskaraz ez dakiten gurasoek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan eta eskola-orduetan. Badira lau urte UEMAk Zaldibian proiektu hori martxan jarri zuenetik, HUHEZIrekin elkarlanean. Aizarnazabalen hiru ikasturte daramatzate egitasmo berarekin. Herri hauetako ekimenak harrera ona izan du, eta dagoeneko 40 herritan da abian edo abiatzekotan. 

Gazte Euskaltzaleen Topaketa Iruñean ekainaren 14an

Sustatu
2025-06-01 : 09:10

Datorren ekainaren 14an Gazte Euskaltzaleen Topaketa izango da Iruñean. "Normaltasun berriak saretu" lelopean egingo dute  Gazte Euskaltzaleen Sareak (GES) deituta.

Sustatu/Segura zuzenekoetan bizidun erreal bakarrak aurkezleak gara

Sustatu
2025-05-31 : 09:17

Aste honetan egin dugun zuzenekoan, Twitchen eta Segura Irratian, ikusi eta entzun ditugu hizketan pertsonaia zenbait: hildakoak (Pello Zabalaren ahotsa), biziak baina AAk ordezkatuak (CEO aberatsak), eta podkastgile euskaldun faltsuak ere bai. Benetako bakarrak Anaitze Jauregi Irratikoa eta Luistxo Fernandez Sustatukoa.

Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sustatu
2025-05-29 : 14:24

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko berrirakurketa bat, eta askoz gehiago, herri baten, bertako biztanleen eta haien hizkuntzaren erretratu hunkigarri bat.

Bizidun aberats alferrentzako ere AA abatarrak

Sustatu
2025-05-28 : 09:07

Hilen agerpena mimetizatzeko balio du adumen artifizialak (AA), Pello Zabalaren kasuak erakutsi digun bezala, baina baita bizidunentzat ere. Bereziki alferrak eta aberatsak badira, zertarako ahots eta irudiz agertu zerbaitetan adimen artifizialak ordezka baitzaitzake? Adibideak jarraian.

Pello Zabalaren ahotsa berregin dute AAz podkast baterako

Sustatu
2025-05-27 : 15:15

Euskaraldiaren motiboz estreinatu zuen EITBk Ahalaken fikziozko podkasta, eta bere zortzi atalak entzungai daude jada Guau plataforman. Euskararen jatorriari buruzko misteriozko fikzio bat, objektu eta pasarte historiko erreal desberdinak lotu dituena. Une horietako bat, Arantzazuko 1968ko Euskara Batuaren sorreraren batzarra, eta hori agertzen den atalean audio-zinta zahar bat agertzen da errelatoan: Pello Zabala fraide, idazle eta meteorologo zenaren ahotsa da, adimen artifizialez (AA) berregina (2022an hil zen Zabala).

EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Sustatu
2025-05-27 : 08:57

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak dira).

Euskaraldiak jendearen bizipenak jasotzeko webgunea ireki du, ariketa amaitu eta balorazioa egitean

Sustatu
2025-05-26 : 16:43

EuskaraldiarenKoordinazio Mahaiak igandean amaitu zen Euskaraldiaren lehen balorazioa egin du, baikorra oso: “Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”. Gutxienez 130.000 lagunek izena eman zutela kontatu dute, eta horiei hain zuzen deia zuzendu diete, balorazioa osatzeko garrantzitsua izango delako Euskaraldian parte hartu duten belarriprest eta ahobizi guztien bizipenak jasotzea, eta horretarako espazio batm ireki dute webgunean, Euskaraldia.eus/bizipenak . Gonbidatuta zaudete gunean sartu eta ariketan bizitakoak partekatzera.

Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Sustatu
2025-05-26 : 09:30

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak, ikas-egoeretan Wikipedia lantzeko programa du martxan: Wikikasi.

Google Ai Studio: oso baliagarria zaborra sortzeko

Sustatu
2025-05-25 : 09:45

Google (edo bere enpresa matrizea, Alphabet) munstro bat da, hainbat adarrez osatua, eta badirudi bakoitza bere aldetik, hor ari direla alde guztietan adimen artifiziala (AA) sartzen. NotebookLM-rekin sorkuntzarako emandako aukera berri-berriaz gain, Veo izeneko bideo-sorkuntzakoa ere badute (Veo 3 bertsio harrigarriarekin) eta orain beste tresna bat ere publiko egin dute: Google AI Studio

Zuzenekoan: Ortoargazkiak, Kaixomundua eta bonus track bat, gaztelerazko bertsioa AAk sortua

Sustatu
2025-05-24 : 10:34

Aste honetan ere egin dugu gure zuzenekoa Twitchen eta Segura Irratian, honakoak komentatuz: Arabako ortoargazki berriak, NotebookLM tresnak orain app bertsioa daukala, eta Kaixomundua lehiaketako aurtengo edizioak zer eman duen. Honen haritik, euskal ikastetxeetan sortutako webgune interesgarriak errepasatu ditugu, hala nola Hackintza Rebels bere itxura egunkaristiko politarekin (irudian), Bizi GasteizAztarnak.eus/ eta hizkuntza aldatzeko trukotxo horrekin (komentatu duguna), baita Euskalandare.eus.

Tenochtitlan 3D proiektu libre ikusgarria

Sustatu
2025-05-23 : 09:36

Tenochtitlan 3D unibertsitate-ikerketa proiektu baten emaitza da, Thomas Kole holandarrak zuzendua Mexikoko hainbat laguntzailerekin, eta irudiak egiteko software libreko GimpBlender eta Darktable tresnekin egina. Azteken inperioko hiriburuak 1518an zuen itxura berregin dute, espainolek hura menderatu eta funtsean suntsitu baino doi-doi lehenagokoa.

Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu

Sustatu
2025-05-22 : 09:56

Udako Euskal Unibertsitatearen Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete dituen honetan, UEUk aurtengo uda ikastaroen irekiera Ingumaren gaineko jardunaldi batekin irekiko du. Ekainaren 11n izango da, asteazkenarekin, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza, goizez (Ordutegia: 10:00-14:00).

NotebookLM orain app gisa, Youtuberekin, eta euskaraz erdizka

Sustatu
2025-05-21 : 09:36

NotebookLM tresna, duela aste batzuk Sustatun aurkeztu genuen AA erraminta harrigarria, mugikorrean erabili daiteke orain aplikazio bidez (Android bakarrik oraingoz). Era berean, funtzio berri bat gehitu diote, Youtubeko bideoetatik laburpena egiteko aukera.

1958ko Araba ortoargazkietan ikusgai eta konparagai

Sustatu
2025-05-20 : 09:36

Arabako 1958ko kalitate handiko ortoargazkia digitalizatu eta geoerreferentziatu dute Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi plataformarako. 0.50 metroko bereizmeneko ortoargazki zaharragoa bazegoen (1946koa), baina CETFA enpresa hegaldi fotogrametrikoa 1957 eta 1958 bitartean egin zen, eta 3.839 fotograma ditu, 1:10.000 eskalan. Horiek eskaneatu dira, eta aerotriangulazio eta ortozuzenketa teknikekin tratatu dira. Prozesu horri esker, amaierako ortoargazkiak 25 cm-ko bereizmena du, eta garaiko paisaiaren irudikapen zehatza eta fidela ziurtatzen du.

Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte ospatzeko ekitaldia egingo du

Sustatu
2025-05-18 : 12:29

Bai Euskarari Ziurtagiriak urtero ematen ditu Bai Euskarari Sariak, baina aurtengo ekitaldian, erakundean bere 25. urteurrena ere ospatuko du, eta hortaz berezia izango da ekainaren 18an Donostiako San Telmo museoan egingo duten ekitaldia. Bilkuran euskararen sustapenean eragin handia izan duen ekimen baten mende-laurdena oroituko dute.

Etorkinei begirako jardunaldia: "Ongi Etorri Euskararen Mundura"

Sustatu
2025-05-17 : 12:08

Ekainaren 5 eta 6an, Ongi Etorri Euskararen Mundura jardunaldiak (2. Harrera Jardunaldiak) antolatu dituzte Kontseiluak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

'Zergatik gertatzen dira gauzak?' saila aurkeztu du Ikusgelak

Sustatu
2025-05-16 : 13:02

Ikusgelak, euskarazko Wikipediaren bideo dibulgatzaileen ekimenak, eguneroko bizitzako gertaeren azalpen zientifikoa emango duten atala hasi du gaur: Zergatik Gertatzen Dira Gauzak?

Ehunka ekitaldi antolatu dituzte Euskaraldiaren batzordeek

Sustatu
2025-05-16 : 12:27

Atzo hasi zen Euskaraldiaren ariketa masiboa, Euskal Herri osoan, eta milaka lagun aldi berean arituko beste 10 egunez dira hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakeran, txapa paparrean asko. Herrietako batzordeek askotariko ekimenak prestatu dituzte eta Euskaraldiaren antolakuntzak sorta bat nabarmendu du (jarraian testua). Paraleloan, datorren astelehenetik, Egunean Behin jokoa babestuko du Euskaraldiak eta han ere ariketatxo bat proposatuko zaizue.

Aurrekoak ››