Teknologia albisteak

Gazte Euskaltzaleen Topaketa Iruñean ekainaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-06-01 : 09:10

Datorren ekainaren 14an Gazte Euskaltzaleen Topaketa izango da Iruñean. "Normaltasun berriak saretu" lelopean egingo dute  Gazte Euskaltzaleen Sareak (GES) deituta.

Halako hitzekin zabaldu du deialdia GESek:

Euskararen herrirantz urratsak ematea xede dugun gazteok hausnartu eta saretzeko beharra dugu eta horretarako espazioa ireki nahi dugu ikasturte bukaera honetan. Euskaraz bizitzeko nahia dugun gazteok oztopo aunitz topatzen ditugu, desberdinak lurraldearen arabera. denak dira, ordea, atzoko eta gaurko zapalkuntzen seinale: frantziar eta espainiar estatuen estrategia zapaltzaileena, hain zuzen ere. Estrategia hauek hamaika forma desberdin dituzte, baina hemen bada gazteria bat horrekin ados ez eta egoera aldatzeko prest dagoena.

Nork bere leku eta egoeratik, hautu indibidual zein kolektiboak hartzea dagokigu eta horretarako ekimenak ere behar ditugu. Gure hizkuntzan bizitzea normaltzat hartuko den egoerara iritsi nahi dugunok mila bide urratu beharko dugu: ahoa bizi, belarria prest eta antolakuntza indartuz.

Gaur egun, erdarak dira “normalak”. Horrek euskararen herrian egoera anormal beharko luke izan, baina, gaur-gaurkoz, lanean, hezkuntzan, kalean... normala da. Normaltasun hori arrotz ikusten dugun norbanako, gazte mugimendu, aisialdi talde edota euskara talde horietan beharrezkoa dugu gazte euskaltzaleok saretzea, denok batera egin dezagun bultzada.

Ez garelako normaltasun berri euskalduna noiz iritsi esperoan geratuko, gazteok euskararen herrirantz ari gara.

Honako hau da egitaraua:

Erantzun

Sartu