Elgoibarko Izarra euskara elkarteak zabaldutako deialdi honek atentzioa deitu digu: "Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra". Bai horixe, datorren igandean izango da, maiatzaren 18an, Elgoibarren.
Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garati duten "Gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan antolatu dute lantegi hau. Doakoa da tailerra, nahi duen ororentzat, baina izena eman behar da, hemen.
Lantegia Lizagasar sagartokian izango da, Elgoibarko Azkue-San Roke baserri-auzoan (mapa). 10:00etan igandean da bertan hitzordua, Asier Lizarralderen laguntzarekin egingo da lantegia eta mokadutxoa ere izango da. Igandean sortuko dituzten elementuak Sargoateko parajean (iturri eta naturgunea Elgoibarren) jarriko dituzte auzolanean ekainaren 1ean.
Erantzun
Sartu