Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Munduko hegaldi guztiak zuzenean jarraitzeko tresna

Sustatu
2018-07-30 : 11:00

Flight Radar 24 webguneak izugarrizko informazioa ematen dizu: munduko hegaldi komertzial guztiak, denbora errealean, munduko maparen gainean nola ari diren.

Ibilgailuetan ez zorabiatzeko betaurreko bereziak garatu dituzte

Sustatu
2018-07-30 : 09:20

Opor garaian gaude gehienok, ibilgailuan kilometroak egiteko prest... eta bidaia luzeekin batera datoz ibilgailuan izaten ditugun zorabialdi txikiak. Bada, Citroen enpresak zorabioaren aurkako betaurreko batzuk merkaturatu ditu, 99 euroan erosi daitezkeenak. 

F2P Campus, joko garatzaileentzako zita Gasteizen

Sustatu
2018-07-28 : 09:43

Aste honetan 'F2P Campus Vitoria-Gasteiz' hasi da, munduko Free-to-Play bideo-jokoen nazioarteko azeleratzaile nagusia, eta sei talde hautatu dira bertan parte hartzeko: Málaga, Bartzelona, Txekiar Errepublika, Ukraina, Hego Korea eta Euskadi.

Ttap aplikazio mugikorra, euskarazko hedabide berria

Sustatu
2018-07-27 : 08:27

Atzo aurkeztu zen Donostian Ttap euskarazko agerkari digital berria. Aldizkaria da Ttap, eta asteroko maiztasunarekin argitaratuko da irailetik aurrera, nahiz eta zero alea bistan dagoen jada. Aplikazio bat da, azken batean, eta zero zenbakia ikus daiteke jada, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizio bietan. Doako hedabidea da.

1

Aztarna paleolitikoak Sketchfab 3D biltegi digitalean

Sustatu
2018-07-26 : 11:33

3D modelo digitalen biltegia da Sketchfab. Era guztietako proiektuak ikusten dira bertan: arkitekturako elementuak, diseinu industrialak, kultura popularreko pertsonaiak, artelanak... Baina baita ere zientzialariek kargatutakoak, eta horien artean: antzinako gizakien artelan eta tresnen aztarnak bereziki ikusgarri geratzen dira. Besteak beste, Joseba Rios Garaizar adituak Euskal Herrian aurkitutakoak.

Kapitalismo berantiarreko euskaldunak (eta beste gizaki batzuk)

Sustatu
2018-07-25 : 10:33

Humans of Late Capitalism (HOLC) izenarekin bada zenbait kontu Interneteko sare sozialetan: Twitterren, Facebook-en, Instagram-en... Kapitalismo Berantiarreko Gizakiak litzateke itzulpen moduko bat. Orain bertsio euskaldun edo baskoa ere badugu Twitterren: Basques of Late Capitalism @BaskCapitalism

Droneetatik egindako urteko argazki onenak

Sustatu
2018-07-25 : 09:19

Urte pare bat dira Drone Award argazkilaritza sariak antolatzen direla, eta aurtengo edizioan, profesional eta amateurren artean, 4.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazleen galeria ikustekoa de benetan. Irabazle nagusia izan da Florian Ledouxe hartz zuriaren jauziaren argazki eder honekin.

Diskoak kaleratzeko modu berriak: Drake eta Jaden Smith

Sustatu
2018-07-24 : 10:34

Estatu Batuetako bi musikarik diskoak kaleratzeko modu berriak estreinatu dituzte aurtengo uztail honetan. Jaden Smith-ek Instagram bitartez egin du. Drake rap-kantariak dagoeneko ohikoak diren streaming eta jaitsiera plataformak erabili ditu, baina berritasun batekin: kantak banatu eta egun gutxira, 'update' bat izan da eta doinuak berritu egin dira ondorioz.

Euskadi Banda Zabala gunea, konexio ultralasterren hedapena jakiteko

Sustatu
2018-07-23 : 11:49

Euskadi Banda Zabala zerbitzu publikoko webgunea, Jaurlaritzaren, EAEko hiru Foru Aldundien, eta Itelazpi, SPRI eta Hazi enpresa publikoen ekimena da. Balio du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako  herritarrek denbora errealean jakiteko udalerri, biztanle-gune eta enpresa-poligonoetako banda zabal ultralasterraren hedapena.

Lastotxoak aurreztu arren, plastiko gehiago gastatuko du Starbucks-ek

Sustatu
2018-07-20 : 09:56

Starbucks kafetegi kateak edaria zurrutatzeko plastikozko lastotxoak kenduko dituela iragarri du, lastotxoek itsasoko plastiko kutsadurari egiten dioten kaltea gutxitzeko. Baina Reason.con webguneko kazetari batek kontuak egin ditu: lastotxoak kentzeko Starbucks-ek diseinatu dituen edari-tapa berriekin plastiko gehiago gastatzen da egiazki.

4.300 milioiko isuna ezarri dio Europar Batasunak Googleri, monopolio-praktikak erabiltzearren

Sustatu
2018-07-19 : 16:47

Europar Batasuneko Konpetentzia Batzordeak historiako isunik handiena ezarri dio Googleri: 4.300 milioi eurokoa da isuna. Europar Batasunak eman duen arrazoia da, Googleren Android sistema eragileak monopolioaren aurkako legeak hausten dituela. Batzordeak dio Googlek derrigortu egiten dituela telefonoen fabrikatzaileak Googleren aplikazio jakin batzuk preinstalatzera (Google Play, Google bilatzailea eta Chrome nabigatzailea), eta horrek Googleren monopolioa indartzen duela, telefono garatzaileak egoera babesgabean uzteaz gain. 

Liburubila aurkeztu dute, EAEko baliabide publikoetan dauden milioi bat liburu eta film aurkitzeko tresna

Sustatu
2018-07-19 : 09:45

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Liburubila aurkeztu du, milaka liburu, ebook, film edota dokumentu historikorako sarbidea eskaintzen duen kultur edukien bilatzailea. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren edo eLiburutegiaren datu basearekin lotuta dago, 845.000 liburu, 16.250 liburu digital edota 67.267 ikus-entzunezkoren inguruko informazioa ematen du.

Hidrogeno trena martxan Alemaniako trenbideetan

Sustatu
2018-07-17 : 09:55

Hidrogeno pila bidez dabilen eta CO2 isurketarik egiten ez duen lehenengo trena da Coradia iLint izenekoa. Bidaiariak garraiatzeko baimena lortu du Alemanian. 300 bidaiari garraiatuko ditu Saxonia Behereko trenbideetan barrena.

Twitterrek 70 milioi kontu ezabatu ditu (troll, bot eta spammerrak, gehienak)

Sustatu
2018-07-16 : 12:09

Twitterrek bere etxea garbitzea erabaki du. Azken asteetan zehar milioika kontu ezabatu ditu, 70 milioi kontutik gora. Twitterrek badaki horrek eragin handia izango duela bere datu orokorretan, erabiltzaile totalak gutxitu egingo direlako, baina erabaki du nahiago duela etxe garbia etxe handia baino.

2deo, euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia, aurrekontuarekin aurrera

Goiena (cc-by-sa)
2018-07-15 : 11:58

Gaur egindako aurkezpenean "argi berdea" eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak 2deo proiektuari. Ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategia 2019ko martxorako erabilgarri egotea Tabakaleran espero dute. Iban Arantzabal, Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia, izango da euskarazko ikus-entzunezkoak inplementatzeko hasierako arduraduna.

EAEko administrazioak "herritarrak patroi biometrikoekin identifikatzeko" zerbitzua kontratatuko du

Sustatu
2018-07-13 : 10:28

Lizitazio publikora atera ditu Izenpek "herritarrak patroi biometrikoekin identifikatzeko" modua kudeatzera eramango duen "sistema baten eraikuntzarako zerbitzuak". Miloi erdi euroko kontratua izango da (gehi BEZ). Hona deialdi publikoa.

Euskaldun bat Artikoan, kontaktizun zientifiko zirraragarria

Sustatu
2018-07-12 : 10:43

@artikoan Twitter kontutik, "Euskaldun bat Artikoan", txiolari bat egiten ari den ikerketa-egonaldia ari da kontatzen. Emakumezko geologo euskaldun gisa identifikatzen da sarean, baina nor den galdetu diogu: Naima El Bani Altuna da, eta Tromsø-ko Unibertsitatean ari da tesia egiten.

EITBk 'No es no' mezua (eta ez euskarazkoa) sustatzen duela salatu dute

Sustatu
2018-07-12 : 08:53

Twitterren Euskal Telebistak zabaldutako zenbait txiori erreparatuta, Protoeuskaldun erabiltzaileak salatu du jaietarako sortu den bat euskaraz sustatzea erabaki duela EITBk, baina ez gazteleraz. Jazarpen sexistaren kontrako 'Ez beti da ez' kanpainaz ari gara.

Appleren App Storek 10 urte bete ditu

Sustatu
2018-07-11 : 11:32

Applek 2008an sortutako App Storek 10 urte bete berri ditu. 2 milioi aplikazio ditu eskuragai eta 155 herrialdetan erabili daiteke. Astean 500 milioi bisitari inguru jasotzen ditu.

Globo aerostatikoak hasi dira erabiltzen Kenian Interneteko konexioa lurralde osora zabaltzeko

Sustatu
2018-07-10 : 11:41

Keniako hiri eta herri nagusietan Interneteko konexio egokia dago, baina lurraldeko alderdi gehienetara ez da seinale egokirik iristen. Oihanak, mendiak, sabanak... konexiorik gabe geratzen dira. Orain, globo aerostatikoak hasi dira erabiltzen 4G seinalea lurralde osora eramateko. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››