Teknologia albisteak

Ttap aplikazio mugikorra, euskarazko hedabide berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-27 : 08:27

Atzo aurkeztu zen Donostian Ttap euskarazko agerkari digital berria. Aldizkaria da Ttap, eta asteroko maiztasunarekin argitaratuko da irailetik aurrera, nahiz eta zero alea bistan dagoen jada. Aplikazio bat da, azken batean, eta zero zenbakia ikus daiteke jada, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizio bietan. Doako hedabidea da.

Aldizkari digital berria Euskal Herria eta Kataluniaren arteko elkarlanaren emaitza da. Enpresa berria sortu da, erdia Euskal Herriko Anbotok (Durangaldea), Baleikek (Zumaia), Goienak (Debagoiena) eta Tokikom-ek osatzen dute; beste erdia (software garapena barne)  Esguard aldizkaria katalanarena da. Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa jaso du.

Tokikom-ek zabaldutako prentsa oharraren arabera, Ttap "irakurri baino zerbait gehiago ere egin daiteke: Ttap erabat multimedia da, eta edukiak hainbat formatu eta euskarritan landuko ditu, azken erabiltzaileari esperientzia atsegin eta interesgarria eskaintzeko. Testuekin batera, bideoak, audioak eta grafiko interaktiboak ere eskainiko ditu, erabiltzaileak erabakitzeko noiz zer eduki jaso nahi duen. Irakurri ez ezik, Ttap ukitu, ikusi eta entzun ere egin daiteke".

Ttap-en zenbaki bakoitzak 16 orrialde izango ditu, eta gutxi gorabehera "ordu laurden batean irakurri ahal izango da". Hala ere, edukietan sakondu nahi duenak, beti izango du audio eta bideo elkarrizketa luzeagoak eskura.

Aldizkariak bi edizio izango ditu, bat Bizkaian eta beste Gipuzkoan, eta kolaboratzaile zerrenda zabala: Pilar Kaltzada, Ander Izagirre, Hasier Hilario, Izaro Andres, Joseba Barandiaran, Arantxa Urretabizkaia, Unai Iturriaga, Joseba Sarrionandia, Lara Izagirre, Arantza Santesteban… Zuzendaria Monika Belastegi da.

Bi edizioen zero alean, estreinaldirako, Alex Sarduy musikariari eta Nerea Garmendia aktoreari egindako elkarrizketak dituzue, beste eduki batzuen artean.

Instalatu Ttap:

Erantzun

Sartu