Lizitazio publikora atera ditu Izenpek "herritarrak patroi biometrikoekin identifikatzeko" modua kudeatzera eramango duen "sistema baten eraikuntzarako zerbitzuak". Miloi erdi euroko kontratua izango da (gehi BEZ). Hona deialdi publikoa.
Izenpe sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta, eta praktikan erakunde hauen informatika zerbitzuen bidez osatua. Bere egiteko nagusia ziurtagiri digitalen kudeaketa da, bereziki EAE-ko herri administrazioekin harreman digital seguruak izateko.
Deialdiaren zehaztasunak dakartzan dokumentuak ez du asko argitzen alde teknikotik. Patroi biometrikoak bi eratakoak izan daitezkeela dio: aurpegiaren ezaugarriak eta hatz-marken xehetasunak.
Deialdiaren gainerako puntuak alor administratibokoak direla esan daiteke. Kontratua esleitu ondoren, 20 asteko epean lana eginda izatea espero du kontratatzaileak.
Gai hau pil-pilean dago, eta gero eta gehiago ikusiko ditugu honen inguruko berriak. Azken asteetan Sustatun argitaratuak, adibidez:
Erantzun
Sartu