Keniako hiri eta herri nagusietan Interneteko konexio egokia dago, baina lurraldeko alderdi gehienetara ez da seinale egokirik iristen. Oihanak, mendiak, sabanak... konexiorik gabe geratzen dira. Orain, globo aerostatikoak hasi dira erabiltzen 4G seinalea lurralde osora eramateko.
Loon izeneko proiektuari esker Keniako eremu zabaletara eraman nahi dute Interneterako konexioa. Alphabet ari da proiektua sustatzen (Googleren matriza) eta ikerketa meteorologiko zein zientifikoetarako erabiltzen diren globoen antzekoak erabiliko dituzte egiteko honetarako.
Gailu hauek 100 eguneko autonomia daukate eta garaiera horretako tenperatu hotzak eta UVA izpiak jasateko gai dira. Eguzki-panelen bitartez funtzionatzen dute eta autonomoak dira.
Globoek 20 metroko diametroa daukate eta 20 km-ko garaierara igotzen dira. Globoen artean 4G konexioko sare bat osatzen dute (10 Mb/s), mugikorren seinalea zabaltzen duten antenen gisara, eta horrela estaldurarik ez duten eremu zabaletaraino eraman dezakete konexioa.
Duela urte batzuk abiarazi zuten proiektua, hasiera batean bakarrik probetan. Oraingoan Kenian hasi dira ezartzen eta, ondo bidean, mundu osora zabaltzea da asmoa. Gure planetako txoko guztietara eramatea Interneteko konexioa, oraindik eremu zabalak baitira konexiorik ez dutenak.
Erantzun
Sartu