Teknologia albisteak

Diskoak kaleratzeko modu berriak: Drake eta Jaden Smith

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-24 : 10:34

Estatu Batuetako bi musikarik diskoak kaleratzeko modu berriak estreinatu dituzte aurtengo uztail honetan. Jaden Smith-ek Instagram bitartez egin du. Drake rap-kantariak dagoeneko ohikoak diren streaming eta jaitsiera plataformak erabili ditu, baina berritasun batekin: kantak banatu eta egun gutxira, 'update' bat izan da eta doinuak berritu egin dira ondorioz.

Will Smith eta Jada Pinkett aktoreen semea da Jaden Smith eta 20 urte ditu. Hip-hop musika egiten du eta bere diskoa kaleratzeko Instagram erabili du, bereziki IGTV (Instagram Telebista). IGTV aplikazio gisa erabilita, diskoko kantu bakoitzarekin klip bat egin du Smithek, eta horixe izan da lantzamendua. Instagram-eko Smithen kontuaren web bertsioan ere ikus daitezke bideo/kantuak baina kasu honetan formatu horizontalean (hona adibide bat).

Smithen diskoaren izena Syre da, eta PC-ko web bertsioan, "azala" ere egin diote bideo bakoitzaren irudiarekin.

Drakeren kasuan, Scorpion diskoa uztaileko lehen astean argitaratu zen zenbait plataformatan (Spotify eta Google Music, adibidez). Eta handik egun batzuetara, erabiltzaile batzuek "eraldaketak" igarri zituzten, eta Reddit-en komentatu.

Ekoizpen arazo bat ote da? Bertsio ez-definitiboak igoko zituen norbaitek nahastu zirelako? Edo nahita probatutako marketin teknika bat ote da?

Beste hipotesi bat da musika banatzeko modu berria dela: disko "bertsioak" egon daitezkeela aurrerantzean, baina ez beste talde batek egindako cover baten gisara, baizik eta artistak berak bere apeten arabera eraldatutako produktu bat bilakatuz. Aukera etiko eta komertzial bitxiak ireki daitezke aukera honekin, The Next Web-en komentatzen den eran.

Goiko irudi nagusia ere The Next Web-etik hartu dugu: Drake protagonista duen meme ezagun baten aldaera da, "hau ez / hau bai" esateko modu bat, euskaraz ere izan duena adibideren bat edo beste: horra bat Oier Gorosabel Txikillanarena:

Meme hau interesgarriagoa iruditzen zaigu, autoarekin dantzan egin beharreko beste txorakeria hori baino (hori ere Drakerekin erlazionatua, bere kanta bat dantzatzen baita).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago