Urte pare bat dira Drone Award argazkilaritza sariak antolatzen direla, eta aurtengo edizioan, profesional eta amateurren artean, 4.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazleen galeria ikustekoa de benetan. Irabazle nagusia izan da Florian Ledouxe hartz zuriaren jauziaren argazki eder honekin.
Merezi du kategoria desberdinen atalak arakatzea.
Abstraktuen kategorian, "Eguraldi sugeak" irabazi du, eta irudi ederra da, baina bi argazkiren nahasketa digitala iruditzen zaigu, bi urtarotan aterata, eta tira, beste bat erakutsiko dizuegu hemen: Weiqiang Liuk egindako Elurretako baleta.
Kirolen kategorian, Luis Alonso Jimenez Silvaren aingerua ere ederra da gero.
Shoayb Khattab-en gamelu lasterketa ere zoragarria da kirolen kategorian:
Natura kategorian, gabial krokodilo indiar bat bere kume ugariekin, Ghritiman Mukherjee argazkilariaren lana.
Pertsonak agertzen direnean ere, urrutitik bereziki efektu ikusgarriak lortzen dira. Arrantzale bat hemen, ur lokaztua eta garbi-garbia bat egiten duten bazterren batean.
Beheko argazki hau Francesco Cattutorena da, Assisi herria da, Italian, Asisko Frantziskoren sorterria. Kostaldean dagoela dirudi baina, barnealdeko hiria da, doi-doi lainoen gainean ageri dena goiz batean. Ikuspegi urbanoen kategorian topatu dugu.
Drone Awards sariketa hau Art Photo Travel erakusketak antolatzen du. Sienan egiten da, Italian, eta aurten urrian izango da.
Erantzun
Sartu