Teknologia albisteak

Appleren App Storek 10 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-11 : 11:32

Applek 2008an sortutako App Storek 10 urte bete berri ditu. 2 milioi aplikazio ditu eskuragai eta 155 herrialdetan erabili daiteke. Astean 500 milioi bisitari inguru jasotzen ditu.

App Store ezagunak 10 urte bete zituen atzo. iPhone, iPad eta iPod Touch gailuetarako aplikazioak jaitsi eta erosteko denda da App Store.

2008an jaio zen iPhone 3G gailuarekin batera. Iraultza txiki bat izan zen, ez bakarrik Apple gailuentzat, baita sarea, smartphoneak eta aplikazioen mundua (eta instalatzeko modua) ulertzeko ere. 

10 urteren ondoren, App Storea munduko herrialde gehienetan erabili daiteke, astean 500 milioi bisitari jasotzen ditu eta 2 milioi aplikazio ditu erabiltzaileen esku. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago