Teknologia albisteak

F2P Campus, joko garatzaileentzako zita Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-28 : 09:43

Aste honetan 'F2P Campus Vitoria-Gasteiz' hasi da, munduko Free-to-Play bideo-jokoen nazioarteko azeleratzaile nagusia, eta sei talde hautatu dira bertan parte hartzeko: Málaga, Bartzelona, Txekiar Errepublika, Ukraina, Hego Korea eta Euskadi.

Hurrengo hiru hilabeteetan, aukeratutako sei talde horiek bideo-joko mota horietako nazioarte mailako aditurik onenen laguntza izango dute beren proiektuak bihurgarritasun eta negozio aldetik hobetzen laguntzeko; besteak beste, honako hauek izango dira: Kim Krogh (Suediako King estudioetakao, alegia, Candy Crush-en sortzaileen estudioetako zuzendarien arteko bat), Stephane Assadourian (Assassins Creed sailaren sortzaileetako bat) edo Eugene Yailenko (CATS edo Cut the Rope 2 jokoen diseinatzailea, besteak beste).

Aditu horiek, gainera, hitzaldi irekiak emango dituzte (abuztuaren 2tik irailaren 19ra bitartean) interesatuta dauden guztientzat: profesionalentzat, enpresentzat, ikasleentzat, eta abarrentzat. Artium Museoan izango diren hitzaldietara joatea doakoa da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar (saioak denak ingelesez izango dira).

Dagoeneko lehenengo datak konfirmatu dira eta programa osoa F2P Campuseko webgunean eguneratuko da.

Erantzun

Sartu