Teknologia albisteak

Euskaldun bat Artikoan, kontaktizun zientifiko zirraragarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-12 : 09:00

@artikoan Twitter kontutik, "Euskaldun bat Artikoan", txiolari bat egiten ari den ikerketa-egonaldia ari da kontatzen. Emakumezko geologo euskaldun gisa identifikatzen da sarean, baina nor den galdetu diogu: Naima El Bani Altuna da, eta Tromsø-ko Unibertsitatean ari da tesia egiten.

Artikoko paleozeanografia ikertzen ari da Naima El Bani, tesia osatzeko. Zehazki, inguru haietako antzinako itsasoen bizitzaren historia, foraminiferoak aztertzen. Horietako bat aurkeztu zigun txio batean duela egun batzuk.

Ikerketako Helmer Hanssen untzian dago gure txiolari geologo euskalduna, eta bertatik itsas-izotz edo iceberg-ez inguratutako uretan egon da, Groenlandiako eta Barentseko itsasoetan.

Azken egunetan lur hartu du ikerlari euskaldunak: Svalbard artxipelagoan dago, Norvegiako subirautzako uharteetan, eta bertako bizitzaren berri ere eman digu. Biscayarhalvøya (bizkaitar penintsula) eta Biscayarfonna glaziarra ere badirela bertan, ez dela udako egun hauetan eguzkirik tapatzen (gauerdiko eguzkiari ateratako argazkiarekin ilustratu dugu artikulu hau), eta bertan 2.600 lagun bizi direla (gizakiak), baita 3.000 hartz ere, eta kruzeroetan iristen diren 3.000 turista gehiago ere bai udako egun hauetan.

Jarraitu @artikoan Twitterren, merezi du.

Erantzun

Sartu