Teknologia albisteak

Munduko hegaldi guztiak zuzenean jarraitzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-30 : 11:00

Flight Radar 24 webguneak izugarrizko informazioa ematen dizu: munduko hegaldi komertzial guztiak, denbora errealean, munduko maparen gainean nola ari diren.

Aurten, gainera, errekorrak gainditu dira. Joan den ekainaren 29an, 24 ordutan, 202.157 hegaldi zenbatu zituen webgunean. Eta baita ere aldi berean hegan ari ziren aparailu kopurua errekorrera iritsi zen: 19.000 hegazkin aldi berean hegan. Hemen egun horri buruzko informazioa.

Mapak praktikoak dira, irudiko hegazkin hori bakoitzean klikatzen baduzu, bere kodea eta informazio zehatza lortuko duzu. Horra irudian Menorca uhartetik Loiuko aireportura datorren hegazkin baten irudia.

Lagun edo senitartekorik baduzu hegan, hegaldi-kodea sartu Flight Radar 24-eko bilatzailean eta kokapen zehatza emango dizu tresnak.

Erantzun

Sartu