Teknologia albisteak

Euskadi Banda Zabala gunea, konexio ultralasterren hedapena jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-07-23 : 11:49

Euskadi Banda Zabala zerbitzu publikoko webgunea, Jaurlaritzaren, EAEko hiru Foru Aldundien, eta Itelazpi, SPRI eta Hazi enpresa publikoen ekimena da. Balio du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako  herritarrek denbora errealean jakiteko udalerri, biztanle-gune eta enpresa-poligonoetako banda zabal ultralasterraren hedapena.

Webgunean bi kontsulta-eremu bereizten dira: “biztanleak” eta “enpresa-arloa”.  Hirigunearen, biztanle-gunearen edo industrialdearen izena sartuz gero, denbora errealean ezagutu ahalko dugu banda zabalaren egoera leku horretan.

Banda zabala EAE osora zabaltzea “2020rako Euskadi Agenda Digitalean" jaso den proiektu estrategikoa da. Eta horren barruan:

  • Belaunaldi berriko zuntza Euskadiko 1.700 eraikin publikotara zabaltzeko.
  • Interneterako sarbide ultralasterra ezartzeko industrialde eta enpresa-poligono guztietan. Helburua da enpresen % 100en erabateko konektibitatea lortzea, 371 industria poligono.
  • Banda zabal berria telekomunikazioetako konpainiek, etekin urria dela-eta, inbertitzen ez duten biztanleria-gune txiki guztietara zabaltzeko. Euskadiko gune zuriak dira. 471 guztira, gehienak Arabako landa-guneetan.

Ikus:

Erantzun

Sartu