Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Bagenekiena neurtu du azterketa batek: emakumeen arropen sakelak txikiegiak dira sakelakoak sartzeko

Sustatu
2018-09-04 : 10:10

Azterketa honek ez du harrituko jende larregi, emakumezkoak are gutxiago, baina bagenekien horri zenbakiak jarri dizkio The Puddingek egin duen azterketa txiki honek. Emakumezkoen praken poltsikoak gizonezkoenak baino nabarmen txikiagoak izateaz gain, murritzegiak dira smartphonea bertan eramateko. Sakelako telefonoa uneoro aldean eramaten dugun arren, emakumeen kasuan, behintzat, ezin normalean sakelean bertan eraman.

"Malaletxean", esnea vs. edari begetalak

EatGirl
2018-09-04 : 08:38

Zeri deritzogu esnea? Erantzuna hizkuntza edo erakundearen araberakoa da. Elikadura-kodeak dioenez: etxeko eme ugaztun osasuntsu eta ondo elikatutakoen jezte higieniko, erregular, oso eta etengabeko bete-beteko produktua, ez aldatua, ez aizundua eta oritzik gabea da. Beraz, edari begetalak ezin dira legalki «esne» deitu; salbuespena da arbendolekin prestatutakoa Europako Batzordeak erabakita (RG 1234/2007). Euskaltzaindiak, Real Academia Españolak, Académie françaisek eta Cambridge Academic Dictionaryk, ostera, onartzen dituzte: ama-esnea; eme ugaztunen ugatzek jariatzen duten likidoa (ahuntz-, ardi-, behi-esnea…); eta edari begetalak, hau da, landare, fruitu edo hazietatik lortutako zuku zuria, bere antzekotasunagatik.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko entxufeak jarri dituzte Londresko faroletan

Sustatu
2018-08-31 : 18:41

Londresko udalak Char.gy enpresarekin hitzartutako kontratuaren ondorioz, 2020. urterako 1.150 entxufe edo lokia jarriko dituzte Erresuma Batuko hiriburuko kaleetan ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko. Horretarako, kale-argien sarea erabiliko dute eta kargagailuak aplikazio baten bidez kontrolatu ahalko dira sakelakoa erabiliz.

Twitterrek iradokiko dizu zein diren dagoeneko Twitterren jarraitu behar ez dituzun kontuak

Sustatu
2018-08-31 : 09:12

Twitter funtzionalitate berri bat hasi da probatzen. Laster batean, Twitterrek iradokiko dizu zeintzuk diren jarraitzen dituzun kontuen artean benetan interesatzen ez zaizkizunak. Zeintzuk diren "unfollow" egin behar dituzun txiolariak, Timeline "garbiagoa" izan dezazun.

Kontuak egiaztatzeko formularioa gaitu du Instagramek

Sustatu
2018-08-30 : 10:51

Instagrameko ordezkariek aste honetan azaldu dutenez, Instagrameko kontuak egiaztatzeko aukera gaitu dute eta dagoeneko zuk zeuk ere eskatu dezakezu "verified" ikur urdina gaitzea, Twitterren eta beste sare sozial batzuetan egiten den bezala. Horretarako formulario bat bete beharko da eta pertsona "ezaguna" izan beharko zara.

Liburuak Instagramen argitaratuko ditu atalka New Yorkeko liburutegiak, gazteak literaturara erakartzeko asmoarekin

Sustatu
2018-08-29 : 10:24

Mahoma ez badoa mendira, mendia eraman beharko da Mahomaren smartphonera. Horixe pentsatu omen du New Yorkeko liburutegi publikoak eta Insta Novels egitasmoa abiatu du. Eleberri klasikoak bere Instagram kontuan argitaratzen hasi da, literatura belaunaldi gazteenei eramateko asmoz.

Netflixi konpetentzia egin nahi dion VOD zerbitzu berria aurkeztuko du Disneyk 2019 hasieran

Sustatu
2018-08-28 : 13:43

Azken hilabeteetako zurrumurru eta iragarpenak baieztatu dira eta Disneyk dagoeneko bideratuta dauka 2019an argitaratuko duen VOD (video on demand) plataforma berria. 2019tik aurrera, Disneyk kaleratuko dituen ikusentzunezko guztiak plataforma berri horretan ikusi ahalko dira, eta ez Netflixen, orain arte bezala. Azken urteotako harremana itxitzat emango dute, hortaz. Kontuan izan behar da Disney konpainiaren parte direla, baita ere, Pixar, Marvel eta Star Wars saga osoa, guztiak ere plataforma berrira eramango direnak. Estatu Batuetako hedabide batzuek aurreratu dutenez, VOD plataforma berriak izena ere badu dagoeneko, Disney Play, nahiz eta izena oraindik ez den ofiziala.

Bizikleta eta motor elektrikoak ere eskainiko ditu UBERek

Sustatu
2018-08-28 : 10:04

UBERen arduradun nagusi den Dara Khosrowshahik aurreratu duenez, garraio-konpainiak bere eskaintza zabaltzeko urrats sendoak emango ditu eta hemendik aurrera bizikletak eta motorrak ere eskainiko ditu, guztiak ere elektrikoak. Hiri handietan egiten diren ibilbide asko nahiko laburrak izan ohi dira, eta ibilbide motzetarako askoz zerbitzu egokiagoa dira ibilgailu txikiak, "ohiturak aldatu nahi ditugu, hirientzat zein bidaiarientzat egokiagoak diren zerbitzuak eskainiz".

Google eta Amazon nagusi bozgorailu adimendunen merkatuan

Sustatu
2018-08-24 : 12:12

Azken datuen arabera, bozgorailu adimendunen merkatuak 2 izen nagusi ditu. Tira, esan daiteke 2 jabe bakarrik dituela. 2018ko datuen arabera, Googlek eta Amazonek hartuko dute aurtengo salmenten %80 inguru. Applek %4 besterik ez, eta gainontzekoa marka txikien artean banatuko dute.

Espazioko zaborra birrintzeko laser-kanoiak eraikitzeko asmotan

Sustatu
2018-08-23 : 10:13

Zaborrak arazo dira gure planetan, lurrazalean ez ezik, baita espazioan ere. Milaka eta milaka tona zabor espazial daude gure planetaren inguruan jira-bueltaka. Plastikoak gure ozeanoetan sortzen duen arazoaren parekoa da gure orbitan dauden hondarrena, 50 urtez espazioan utzi edo galdu den txatar guztiarena. Zabor guzti hori batu edo deusezteko hainbat aukera aztertu izan dira, baina oraindik ez da benetako urratsik eman. Oraingoan, Errusiak aurreratu du laser-kanoi erraldoi bat diseinatzen hasi dela espazioko zaborra birrintzeko. 

Ordenagailu txiki itxurako telefono tolesgarria

Sustatu
2018-08-22 : 13:09

Aspaldikoa da zurrumurrua eta azkenaldian benetako irudiak ere argitaratu dira zenbait hedabidetan. Microsoft mugikor tolesgarri bat ekoizten hasia omen da, bitan zatitu daitekeena eta gure mugikorra mini-ordenagailu bezala erabiltzeko aukera emango ligukeena. 

Amezti.eus, Ultzamaldeko agerkari digital berria

Sustatu
2018-08-17 : 09:05

Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak elkarrekin egin duten ibilbide luzean, hemendik aurrera, bidelagun berria izanen dute, Amezti.eus hedabidea, Ultzamaldeko albistegi digitala.

Youtube Music, musikaren inguruko atal berria Youtuben

Sustatu
2018-08-16 : 09:42

Spotify-ri aurre egiteko asmoz dabil Youtube. Eta horretarako sortu du Youtube Music, musika entzuteko plataforma berria. Azken batean horixe baita Youtube Music, ez bideo plataforma bat, streaming bidez musika entzuteko erreminta bat baizik. Doan erabili daiteke, baina badu ordainpeko zerbitzu bat ere, nahi adina musika entzuteko aukera ematen duena inolako iragarkirik entzun beharrik gabe.

Zure mugikorra aurkitzea errazagoa da Googleren widget berri bati esker

Azkue Fundazioa
2018-08-13 : 10:07

Mugikorra bilatzeko aukera gaitzearekin batera gure Android-en segurtasuna kontu serioa bilakatzen hasi zen. Konponbide sinplea du: Interneteko web helbide batera sar gaitezke edo horretarako beharrezkoa den aplikazioa instalatu dezakegu. Era horretan, segundu batzuen buruan, gure gailu guztiak non dauden jakiteko aukera izango dugu. Orain guzti hori askoz sinpleagoa da.

DT50 sari teknologikoak banatu dituzte

Sustatu
2018-08-11 : 10:30

Egitasmo teknologiko berritzaileak eta startupak saritzen dituzte DT50 (Digital Top 50) sari teknologikoak. Aurtengo irabazleak iragarri dituzte eta proiektu teknologiko interesgarriak daude tartean, besteak beste, DashmoteCornerJobKaia HealthTWINO eta Madaster.

Star Wars unibertsoan inspiratutako intsektu bilduma

Sustatu
2018-08-08 : 10:22

Richard Wilkinson diseinatzailearen lana da, Arthropoda Iconicus Volume I: Insects From A Far Away Galaxy, uda honetan argia ikusi duen liburua. Entomologiako gida klasiko baten tankera dauka (intsektuak identifikatzeko erabiltzen diren gidaliburu horietako bat), baina kasu honetan intsektuak asmatuak dira, eta guztiak ere Star Wars unibertsoan inspiratuak.

Andoni Bastarrikaren hondarrezko eskultura harrigarriak

Sustatu
2018-08-06 : 10:23

Andoni Bastarrika artista azpeitiarrak hondarrarekin eskulturak egiten ditu. Duela 11 urte hasi zen zeregin horretan, baina orain beste etapa batean dagoela sentitzen du: gero eta lan "errealistagoak" egiten dituela dio. Uztailean egin zuen elefanteak sekulako arrakasta izan du, bereziki.

Tren-bagoia hegazkineko kabina bihurtzeko ideia

Sustatu
2018-08-02 : 09:30

Link & Fly izeneko proiektu kontzeptuala Bruselan kokaturiko aholkularitza-enpresa teknologiko batek sortu du (Akka Technologies). Hegazkinaren eta trenaren arteko hibrido bat dirudien zerbait irudikatu dute: tren-bagoia eta hegazkineko kabina bateratzea da kintua.

Netflixek iruzkin guztiak kendu ditu bere webgunetik, eta #datsegit botoia bakarrik utzi du

Sustatu
2018-08-01 : 11:42

Gaurtik aurrera ezingo da iruzkin berririk utzi Netflixeko filmetan eta, abuztuaren 15etik aurrera, iruzkin guztiak ezabatuko ditu Netflixek. APPean iaz kendu zituen iruzkinak Netflixek; oraingoan, webgunetik ere kenduko ditu. Horren ordez, #datsegit ikurra klikatzeko aukera bakarrik izango du erabiltzaileak. 

Facebook, film piratak ikusteko leku hori

Sustatu
2018-07-31 : 10:45

Business Insider agerkari ekonomiko estatubatuarrak salatu duenez, Facebook-en film piratak lasai asko ikusteko aukera dago, eta Facebook-ek dio ezer ezin duela egin hori ebitatzeko, ez badu egile-eskubideen jabeen eskaera zehatza jasotzen. Facebook-eko talde pribatuetan omen daude pelikulak trukatu eta ikusteko aukera hauek. Probatu dugu halakorik aurkitzen eta barrira sartzen eta, bai, film piratak Facebook-en ikustea erraza da.


‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››