Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskaltzaindiaren webgunea berritu da

Sustatu
2018-10-05 : 10:19

Berritu egin da Euskaltzaindiaren webgunea, Euskaltzaindia.eus. Itxura berriu zaio guneari, eta webguneak beti eman duen informazioaz gain, garrantzizko eduki berri bi: batetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, eta bestetik, Auspoa bildumaren artxiboa.

Kolore guztietako basoak nahi ditugu

Kolore Guztietako Basoak
2018-10-04 : 08:36

Pinus radiataren monokultiborenak egin du. "Azalpenik gabe", baina bai, gure lurrak hamarkada askotan erasotzen eta basoko aniztasuna murrizten izan eta gero, agur! Batek baino gehiagok prest dauka jada alfonbra gorria, haren ordezko izendaezinari (eukaliptoa) harrera egiteko. Baina bada irtenbiderik. Hori uste dugu Kolore Guztietako Basoak ekimeneko partaideok.

Loiun lur hartzea zer den

Sustatu
2018-10-01 : 09:05

Bereikua goitizena erabiltzen hegazkin-pilotu euskaldun batek bideoak egin eta partekatzen ditu Twitterren, hango edo hemengo aireportuetan lur hartzea zer den erakutsiz. Duela egun pare bat Loiun (Bilboko aireportuan) nola egiten den erakutsi du.

Jardunaldia: Egungo errealitatetik abiatuz hezkuntzaren geroa eraikitzen

Sustatu
2018-09-30 : 09:14

Ezkerraberri Fundazioak 'Egungo errealitatetik abiatuz hezkuntzaren geroa eraikitzen' jardunaldia antolatu du urriaren 17rako Gasteizen. Jardunaldiaren helburua da bertaratzen direnei euskal hezkuntzaren geroaz gogoeta egiteko elementu batzuk proposatzea. Horretarako, Euskal Herriko adituez gain Estoniako, Kubako eta Portugalgo adituak gonbidatu ditugu beren esperientzia ematera.

Googlek 20 urte bete ditu

Sustatu
2018-09-27 : 08:50

Gaur, irailak 27, 20 urte bete ditu Googlek. Larry Page eta Sergey Brin ikasleek sortu zuten 1998ko udazkenean. Ordura arte ezagutzen ziren bilatzaile ahul samarren ondoan, argia ekarri zuen Googlek amaraunera. Hasierako bilaketa-orri hura, Interneteko (eta munduko) enpresarik handienetakoa bilakatu da 20 urteko epean. 

Applek Shazam erosi duen honetan, probatu abestien beste app hau, SoundHound

Sustatu
2018-09-25 : 10:44

Apple guztiz ahaltsuak Shazam erosi du, abesti bat entzuten duzunean botoiari sakatu eta zein den esaten dizun aplikazio ezaguna. Jakina den bezala, soinu-uhinen bilatzaile baten gisa funtzionatzen du Shazamek, baina kontzeptu hori haratago eramaten duen beste app bat aurkeztuko dizuegu hemen eguna aprobetxatuta: SoundHound. Zuk zeuk abesten diozuna igartzen du aplikazio honek.

Japoniarren bi 'rover' iritsi dira Ryugu asteroidera

Sustatu
2018-09-24 : 13:28

Hayabusa2 izeneko zunda japoniarretik askatutako bi rover Ryugu asteroidean pausatu dira asteburuan. Ordu batzuetako atzerapenaren ondoren JAXA Japoniako espazio agentziak baieztatu du roverrak ondo daudela asteroidean, eta mugitzeko prest daudela. Asteroidetik bertatik egindako argazkia ere zabaldu dute.

Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko "editatoi" bat , irailaren 28an Donostian

EIZIE
2018-09-24 : 10:08

"Literatura Unibertsala Wikitzen" izeneko edizio-saioa antolatu dute EIZIEk eta Donostia Kulturak datorren ostiralerako (irailak 28). Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizunen artean burutuko da eta Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko editatoi bat izango da. Edozein literaturzalerentzat pentsatutako ekitaldia da; bertaratu nahiez gero izena eman behar da.

"Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka" Enpresarean azoka, urriaren 25ean

Enpresarean
2018-09-24 : 08:46

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du.

Lehenengo "turista espaziala" Yusaku Maezawa enpresari japoniarra izango da

Sustatu
2018-09-18 : 10:12

SpaceX enpresak jarraitzen du ilargira turistak bidaltzeko asmoarekin. 2017an iragarri zuten proiektua eta bart aurkeztu du ilargira joango den lehenengo bidaiaria nor izango den: Yusaku Maezawa japoniarra. Laster hasiko da entrenamenduak egiten bidaia espaziala egin ahal izateko. Oraindik ez dakiguna da, ea noiz joango den lehen turista hori ilatargiraino. 

Munduko ordularirik zehatzena izan daitekeena: 40 milioi urte beharko ditu segundu bakarra atzeratzeko

Sustatu
2018-09-17 : 11:26

Orain arte garatu den ordularirik zehatzenetakoa aurkeztu du Adelaidako Unibertsitateak, Australian. Atzeratzen ez den ordularia dela esan daiteke, 40 milioi urte beharko liratekeelako segundu bakarra atzeratzeko. Proiektuak Eureka Saria jaso du.

Antartikaren mapa berria, inoiz baino bereizmen handiagoarekin

Sustatu
2018-09-17 : 10:46

Kontinente baten maparik zehatzena argitaratu berri dute, sekula egin dena baino bereizmen askoz handiagoarekin. Eta kontinente hori ez da ez Europa ez Amerika, Antartika baizik. Orain arteko maparik zehatzena baino 100 aldiz zehatzagoa da oraingo berri hau. Bertako izotz, glaziar eta erliebea zehaztasun ikaragarriz ezagutuko dugu hemendik aurrera; baita unean unean daukan eboluzioa ere.

XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekarako deialdia ireki dute

Sustatu
2018-09-15 : 08:43

Abia da XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia, Errenteriako Udala Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin antolatzen duena. 15.000ko beka jasoko du irabazleak; lana euskaraz burutu behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da. Aurtengo deialdiko gaiak Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia izango dira. Irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik deialdia. Bekaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko jo hona: XIV Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2018.

Gidaririk gabeko trenak izango dira Frantziako trenbideetan 2023tik aurrera

Sustatu
2018-09-14 : 09:40

Bost urte barru, 2023an, gidaririk gabeko trenak ibiliko dira Frantziako trenbideetan. Halaxe iragarri du SNCF erakundeak. Tren-zerbitzu hobea, ugariagoa eta erosoagoa emateko aukera emango dute tren autonomoek.

Txikiak handitzen: hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan

Sustatu
2018-09-13 : 11:46

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoak elkarrekin antolatu dute hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa hau: Txikiak Handitzen. Altsasun izanen da urriaren 20an, Nafarroa Oinez festaren bezperan.

"Gazte Robotika", Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa, irailaren 22an Ermuan

Sustatu
2018-09-12 : 12:35

Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa egingo da irailaren 22an Ermuan, hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin. Tailer teknologikoa eta erakusketak ere izango dira bertan.

Kaliforniak %100 energia "garbia" erabiliko du 2045. urterako, atzo izenpetutako legeari esker

Sustatu
2018-09-11 : 11:05

Karbono isurketarik gabeko lurraldea izango da Kalifornia 2045. urterako. Halaxe ezarri du bart izenpetu duten legeak. Hurrengo 25 urteotan eman beharreko urratsak zehazten ditu eta baita urtetik urtera zenbat jaitsi beharko den energia fosilen erabilera, azkenean helburu hori lortzeko: 2045. urterako karbono iturrietatik datorren energiarik erabiliko ez duen lurraldea izatea Kalifornia. Munduko 5. ekonomiarik handiena da Kaliforniakoa eta urrats garrantzitsua da atzo eman zena aldaketa klimatikoari aurre egiteko, beste herrialde batzuei bidea erakusten baitie Kalifornian hartutako erabakiak.

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du

Sustatu
2018-09-08 : 11:18

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du, Letrak Ahora izenekoa. Lehen edizioa izango da aurtengoa, Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, egun hori barne. Narrazio laburreko eta poesiako atalak daude lehiaketan, euskarazko lanentzako.

Smartphone tolesgarriak ate joka

Sustatu
2018-09-06 : 15:16

Abuztuan aipatu genizuen Microsoft telefono tolesgarri bat garatzen hasi dela (irudiak ere filtratu dira). Bada, oraingoan Samsung izan da antzeko gailu bat iragarri duena: 2018an bertan kaleratuko dute lehenengo smartphone tolesgarria, telefono eta tablet funtzioak bete ditzakeena.

Chrome nabigatzaileak 10 urte bete ditu

Sustatu
2018-09-05 : 13:50

Explorer eta Mozilla antigualekoekin hazitako belaunaldiak ez du ia sinetsiko, baina Chromek 10 urte bete ditu jada (eta Googlek berak 20!). Mugikorra eskuan hazi diren belaunaldi berriek, aldiz, ia-ia ez dute besterik ezagutu, Chromek erabateko nagusitasuna daukalako nabigatzaileen alorrean azken bospasei urteotan (une honetan merkatuaren %60 inguru). 2008ko iraila hasieran jaiotako nabigatzaile hark, beraz, 10 urte bete berri ditu. Gainera, berrikuntza txikiekin iritsi da Chromeren 10. urteurrena: itxura berria, forma eta ikono borobilduagoak, nabigatzaile are arinagoa eta sinpleagoa mugikorretan, pestañen antolaketa berria, eta beste hainbat aldaketa tekniko txiki. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››