Teknologia albisteak

XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekarako deialdia ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-09-15 : 08:43

Abia da XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia, Errenteriako Udala Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin antolatzen duena. 15.000ko beka jasoko du irabazleak; lana euskaraz burutu behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da. Aurtengo deialdiko gaiak Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia izango dira. Irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik deialdia. Bekaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko jo hona: XIV Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2018.

Euskarazko ikerketa bultzatzeko XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da. Beka honetan Koldo Mitxelena Elissaltek bere bizitzan zehar jorratu zituen esparru zientifikoetako lanak saritu ohi dira, hala nola, euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hiz­kuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak. Aurtengo deialdian honakoak dira landu daitezkeen gaiak: Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia. 

Lana euskaraz burutu behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da beka esleitzen den egune­tik hasita. Bekaren diru zenbatekoa berriz, 15.000 eurokoa izango da. Irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik (biak barne) eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko aukera.

Errenteriako Udalak antolatzen du beka hau Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin.

Bekaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko jo hona: XIV Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2018.

XIV KOLDO MITXELENA IKERKETA BEKA 2018

1. XEDEA

Errenteriako Udalak, Udako Euskal  Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin,euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza  areagotzeko eta Koldo Mitxelena  errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

Ikerketa esparruak Koldo Mitxelena Elissaltek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira:  euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hiz­kuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak.

2018ko deialdian, honako ikerketa esparruak sartuko dira:  LITERATURA, HIZKUNTZALARITZA eta ANTROPOLOGIA.

2. HIZKUNTZA

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

3. IRAUPENA

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egune­tik hasita.

4. ZENBATEKOA

Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

5. ORIGINALTASUNA

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

6. ESKATZAILEAK

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

>>Ikus deialdia osorik.

Erantzun

Sartu