Teknologia albisteak

Kolore guztietako basoak nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia
Kolore Guztietako Basoak
2018-10-04 : 08:36

Pinus radiataren monokultiborenak egin du. "Azalpenik gabe", baina bai, gure lurrak hamarkada askotan erasotzen eta basoko aniztasuna murrizten izan eta gero, agur! Batek baino gehiagok prest dauka jada alfonbra gorria, haren ordezko izendaezinari (eukaliptoa) harrera egiteko. Baina bada irtenbiderik. Hori uste dugu Kolore Guztietako Basoak ekimeneko partaideok.

Gaixo daude Gipuzkoako eta Bizkaiko pinuak, 'Lecanosticta acicola' onddoak erasanda. Erabat gorritu dira, eta pinudi jabe askok moztea erabaki dute, eta beste zuhaitz batzuk landatzea haien lekuan. Diru ugari eman izan duen zuhaitza arazo iturri bihurtu da orain.

Bidegurutzean gaude orain, beraz. Inertziaz har dezakegu Galizak eta Portugalek hartutako bidea, uda honetan berri ilunak eman dituena: eukaliptu landaketak zabaltzea gure mendi eta bailadetan. Edo txapeldunen bidea aukeratu dezakegu eta Muriellosen (Asturias) antzean kontserbazioari ekin edo Suitzan, Eslovenian edo Alemaniako estatu batzuetan eta abarretan bezala, naturan txertatutako baso produktiboak eta hurbilak lagundu. Zorua eta ur-zikloa babesten duten basoak, aldaketa klimatikoa geldiarazten dutenak.

Herriz herri, astez aste, KGBko sustatzaileok eta sinatzaileok egungo egoeraren azterketa aurkezten dugu eta krisialditik ateratzeko proposamena egiten dugu, bertoko basoak, kontserbazio basoak eta naturan txertatuako baso produktiboak bultzatuz.

Kolore Guztietako Basoak-en aurkezpen bat antolatu nahi duzu? Whatsappa bidali, bada, telefono hauetako batera: 699739851; 646190009.

Basoak behar zaitu! Erdu geugaz!  Mesedez, zabaldu mezu hau basozaleei eta interesatuei. Bertoko basoen alde! 

Kolore Guztietako Basoak

koloreguztietakobasoak.wordpress.com

Erantzun

Sartu