Teknologia albisteak

Antartikaren mapa berria, inoiz baino bereizmen handiagoarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-09-17 : 10:46

Kontinente baten maparik zehatzena argitaratu berri dute, sekula egin dena baino bereizmen askoz handiagoarekin. Eta kontinente hori ez da ez Europa ez Amerika, Antartika baizik. Orain arteko maparik zehatzena baino 100 aldiz zehatzagoa da oraingo berri hau. Bertako izotz, glaziar eta erliebea zehaztasun ikaragarriz ezagutuko dugu hemendik aurrera; baita unean unean daukan eboluzioa ere.

Orain gutxira arte mapa hobeak genituen Marteko lurrazalaz Antartikakoaz baino. Hemendik aurrera, ostera, beste edozein kontinente baino hobeto ezagutuko dugu Antartikako erliebea eta egitura, REMAren mapa berriari esker.

Beste edozein kontinente baino bereizmen handiagoa dauka mapa berriak. "Satelite bidez ateratako miloika datu prozesatu ondoren, beste edozein kontinente baino hobeto ezagutzen dugu Antartika. 150 TB-eko pisua dauka mapa berriak". Aurrez genituen mapekin alderatuta hobekuntza ez da txikia izan, 100 aldiz zehatzagoa baita oraingo hau. 2 eta 8 metro bitarteko bereizmena dauka (kontinentearen zatiaren arabera).

Mapa hau egiteko 187.585 irudi jaso dira azken 6 urteotan. Mapa, gainera, ez da estatikoa, kontinente izoztuaren bilakera jasoko baitu, izotz-masen joan-etorria, eremu elurtuen egoera eta glaziarren zabalera/sakonera aztertuko baititu. 

Erantzun

Sartu