Teknologia albisteak

Ordenagailu txiki itxurako telefono tolesgarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-08-21 : 10:05

Aspaldikoa da zurrumurrua eta azkenaldian benetako irudiak ere argitaratu dira zenbait hedabidetan. Microsoft mugikor tolesgarri bat ekoizten hasia omen da, bitan zatitu daitekeena eta gure mugikorra mini-ordenagailu bezala erabiltzeko aukera emango ligukeena. 

Oraindik ere diseinu kontzeptuala omen da, ez ekoizten ari diren benetako mugikor bat, baina urrats sendoak ematen ari omen da Mikrosoft beharleku honetan. Azken asteotan irudi berriak ere azaldu dira trepetxu berriarenak.

Mugikor berria tolesgarria izango litzateke, batetik. Mini-rdenagailu baten antzera erabiltzeko aukera emango liguke (kasu honetan arkatz digital batek laguntzarekin). Bestetik, bitan ere zatitu daiteke. 

Microsoften proiektu honen patenteak Andromeda du izena eta mugikor/PC mugak gainditu nahi ditu, "baten bi" produktu bat diseinatuz. Etorkizuneko mugikor eredua? Ezerezean geratuko den kontzeptu hutsa? Ikusiko dugu...

Erantzun

Sartu