Jardunaldia: Egungo errealitatetik abiatuz hezkuntzaren geroa eraikitzen
Inolako zalantza izpirik gabe hezkuntza da gizartearen oinarria eta zutabe. Ondorioz, gizarteak egin dezakeen inbertsiorik onena hezkuntzan egiten duena da. Inork jartzen al du hori dudatan? Alabaina, nolako hezkuntza nahi dugu? Zein helburu bete behar ditu? Zer baliabide eskaini behar zaizkio? Zeinen zerbitzura egon behar du? Antzeko galdera asko egin daitezke eta galdera berari hainbat erantzun desberdin eman. Jardunaldi honetan galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzunaren zati bat eman nahi diegu. Horien inguruko gogoeta egiteko elementuak eskaini nahi ditu jardunaldi honek.
Noiz-Non
- Urriak 17, asteazkena, 15.30etatik aurrera.
- Europa Jauregia, Gasteiz Hiribidea 85, Gasteiz
Egitaraua
15,30 h: ‘Euskal Hezkuntza Sisteima berritzeko oinarriak’ liburuaren aurkezpena
- Pedro J. Macho, Hezkuntza Ikuskaria
16,00 h: ‘Estoniako hezkuntza-sistema’
- Kersti Nigelsen, Vanalinna Haridusklollegium ikastetxeko sortzailea
- Chema Camean, Vanalinna Haridusklollegium ikastetxeko Bigarren Mailako zuzendaria
17,00 h: 'Portugalgo Hezkuntzaren oraingo errokak’
- Manuela Esteves, Lisboako Unibertsitateko Hezkuntza Institutua
18,00 h: 'Hezkuntza balioetan eta herritartasunean oinarrituta. Metodologia eta joera pedagogikoak. Kubako esperientzia'
- Nancy Chancon Arteaga, Zientzia Pedagogikoen Enrique Jose Varona Unibertsitatea, Habana
19,00 h : Itxiera
Euskara, ingelesa eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena egongo da.
Sarrera librea da, baina izena ematea ezinbestekoa da esteka honen bitartez.
Erantzunak kargatzen...