Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du.
Hauxe du bere laugarren edizioa Enpresarean Azokak eta aurtengo edizioa Hernanin izango da (Orona Ideon), goizeko 8:30etatik 14:30etara. Goizean zehar hainbat hitzaldi eta solasaldi jarraitu ahalko dira, guztiak ere aurtengo gaiaren inguruan, "Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka".
Etorkizuneko eraldaketaren paradigma aurrean izanik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak aztertuko dira; horiekin batera, teknologia, errobotizazioa, eraldaketa digitala eta etorkizuneko lanak bezalako gaiak izango dira eztabaidagai, enpresa, formazio eta ingurune digitaleko adituen eskutik, euskaratik eta euskaraz.
Ekitaldia 3 ataletan banatuko da. Lehenengoan euskal ekonomiaren eta gizartearen erronkak izango dira gai nagusia. Hurrengoan eraldaketa digitalean eta lanaren etorkizunean jarriko da fokoa. Azkenengoan, berriz, solasaldia izango da etorkizuneko lanbide sistemaren erronken inguruan hausnartzeko.
Informazio osagarria eta egitarau osoa Enpresarean.eus webgunean.
Erantzun
Sartu