Teknologia albisteak

Euskaltzaindiaren webgunea berritu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-05 : 10:19

Berritu egin da Euskaltzaindiaren webgunea, Euskaltzaindia.eus. Itxura berriu zaio guneari, eta webguneak beti eman duen informazioaz gain, garrantzizko eduki berri bi: batetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, eta bestetik, Auspoa bildumaren artxiboa.

Orotariko Euskal Hiztegiari (OEH) dagokionez, bigarren argitaraldi honetan, alde batetik, lehen bost liburukien berrikuspen sakona egin da; beste aldetik hiztegi osoan zuzenketa eta gehiketak egin dira. Horra, pantaila irudi bat, mugikorrerako bertsioan:

Auspoaren artxiboari dagokionez, aldiz, Auspoa bilduman 2006ra arte plazaratutako liburu guztiak eskaintzen dira, liburu bakoitzeko PDF artxibo bat sortu delarik. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimen eta laguntza izan ditu Euskaltzaindiak.

Bestalde, gaur aurkezten den beste lan bat, Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE), PDF formatuan dago eskuragarri webgunean baita ere.

Webgune edukiak, lehen bezala, ez dira libreak, Creative Commons lizentzia ez-komertziala hobesten jarraitzen duelako Euskaltzaindiak.

Erantzun

Sartu