Teknologia albisteak

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-09-08 : 11:18

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du, Letrak Ahora izenekoa. Lehen edizioa izango da aurtengoa, Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, egun hori barne. Narrazio laburreko eta poesiako atalak daude lehiaketan, euskarazko lanentzako.

Datorren urriaren 14an ospatuko dugu Arbizuko X. Txistor Eguna. Horren harira, Arbizuko Udalak literatur lehiaketa baterako deialdia egin du, gastronomiari buruzko narrazio laburrak eta poesiak saritzeko. Literatura eta jan-edanak, sukaldaritza, elikadura eta antzeko gaiak lotzeak eman dezakeena ikusteko gogotan gaude, eta espero dugu jende asko animatzea parte-hartzera. Irailaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna, eta sariak Txistor Egunean banatuko dira. Hona hemen oinarriak.

Epaimahaia: Epaimahaia Castillo Suárez eta Jon Barberena idazleek osatuko dute. Informazio gehiagorako, ikus lehiaketaren oinarriak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago