Teknologia albisteak

Txikiak handitzen: hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-09-13 : 10:38

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoak elkarrekin antolatu dute hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa hau: Txikiak Handitzen. Altsasun izanen da urriaren 20an, Nafarroa Oinez festaren bezperan.

Noiz: urriak 20, larunbata, goizez.

Non: Iortia kultur gunea (Altsasu).

Egitaraua

9.30 - 10.30. Hizkuntza gutxituetako hedabideen egoera Europan: Johan Haggman, hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean  ibilia (Hizkuntza Gutxituen Batzordean eta Eleaniztasuna Batzordean).

10.30 - 11.30. Euskal hedabideak: Iragana, oraina eta geroa: Idurre Eskisabel (Kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko kazetaria

11.30 - 12.00 atsedena

12.00 - 14.00. Munduan barrena, zer?

- Mexikotik: Yazmín Novelo (Yucatango Radio Yúuyum)

- Galesetik: Elin Haf Gruffydd Jones (Social Media and Minority Languages)

- Irlandatik: Rónán Mac Con Iomaire (RTÉ, Irlandako Irrati-Telebista kate publikoko gaelera arduraduna)

Eztabaida irekia amaitzeko.

Jardunaldia doan da, baina izena eman beharra dago, urriaren 7a baino lehen, honeko formularioan.

Erantzun

Sartu