Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa egingo da irailaren 22an Ermuan, hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin. Tailer teknologikoa eta erakusketak ere izango dira bertan.
Datorren irailaren 22an, goizeko 10:00etan, Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa burutuko da Ermuko (Bizkaia) Izarra Centre auditorioan. Ekitaldi hau Debabarrena eskualdeko GAZTE ROBOTIKA egitasmoaren parte da.
8 eta 16 urte bitarteko 100 bat gaztetxok eman dute izena txapelketan parte hartzeko. Goizeko 10:00-13:00 bitartean izango da txapelketa.
Egitasmoaren helburua da haur eta gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa piztea (STEM gaitasunak), modu praktiko eta dibertigarri batean.
Erantzun
Sartu