Teknologia albisteak

Munduko ordularirik zehatzena izan daitekeena: 40 milioi urte beharko ditu segundu bakarra atzeratzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-09-17 : 11:26

Orain arte garatu den ordularirik zehatzenetakoa aurkeztu du Adelaidako Unibertsitateak, Australian. Atzeratzen ez den ordularia dela esan daiteke, 40 milioi urte beharko liratekeelako segundu bakarra atzeratzeko. Proiektuak Eureka Saria jaso du.

Zafirozko oszilatzaile kriogenikoa (CSO) izendatu dute sekula garatu den ordulari zehatzenak. 20 urteko ikerketa lanaren emaitza da eta denbora neurtzeko zehaztasun ikaragarria lortu dute garatu duten sistemari esker. 

Une honetan dagoen beste edozein sistema komertzial baino 1.000 aldiz zehatzagoa omen da eta segunduko 10.000 taupada joten ditu. Sistemaren muina 1.200 kilateko zafiroa da, ia-ia zero absolutura izozten dutena,  (-267ºC gradutara).

Erantzun

Sartu