This charming man. Ateoa, eibartarra, independentista, polemista. CodeSyntax-en lanean. Hemen, Sustatun, editore lanetan.
Duela 5 urte artikulu bat idatzi nuen Katalunia eta Euskal Herria parekatuz, "Aukeraren Leihoa". Ez dut uste kritika eta publikoaren aldetik berebiziko arrakasta izan zenik, baina orduan esandako gauza batzuen aktualitatean sinesten jarraitzen dut. Bereziki, bi gauzatan:
Maslowren diagrama edo piramidea da psikologo batek egindako eskema bat, adierazten duena zein den gizakien behar psikologikoen piramidean. Teknologia mugikorren agerpenarekin, batzuek txantxa egin dute irudiarekin, baina pittin bat pentsatuz gero, ohartuko zarete ez dela hain burugabea wifia eta bateria premia funtsezkotzat tratatzea.
Enpresarean Foroan, uztailean Irunen egin zen topaketa baten kronika, lehenik Mugikarian agertu zena, orain hemen. David Sánchez Bote izan dugu hizlaria, MIK ikerketa-zentroko zuzendari nagusia.
EHUko Uda Ikastaroetako Berrikuntza Politikoa mintegian izan nintzen duela egun batzuk Donostiako Miramar Jauregian, eta bertako kronika batzuk Mugikaria aplikazioan argitaratu nituen. Gerora irekian utzi ditut horietako bi Sustatun, Eduardo Madinak ustez federalismoaz esan zuenaz bata, eta bestea Xabier Barandiaranek independentziaren ezinaz esandakoa komentatuz. Honako hau berriz, Etzi.pm-n ere agertu da.
Itziar Lakak UEUko mintegi batean emandako hitzaldi batetik ikasitako gauza batzuk:
Duela egun batzuk mahainguru interesgarri bat izan zen Donostian. Hiru kazetari nafar mahaian, Juan Kruz Lakasta moderatzaile zela, eta Ivan Gimenez eta Joxerra Senar alboetan: Pamiela argitalatxearekin hauek argitatatu dituzten liburuak aurkeztea zen kontua, eta bide batez, Nafarroako egoera komentatzea. Mugikarian argitaratua egon da kronika hau egun batzuez, aurrerapen esklusibo gisa, eta orain hemen duzue.
Joan den asteko EHUko Uda Ikastaroetako Berrikuntza Politikoa mintegian, azken partehartzea izan zen (antolatzaileen laburpenaren aurretik) Xabier Barandiaran soziologoak egindakoa. "Euskal Herri independente bat posible al da?", galdera horixe zuen Barandiaranek hitzaldiko izenbururako. Ez dakigu antolatzaileek proposatu zioten galdera, ala berak ekarri ote zuen, baina erantzuna eman zuen, eta argia izan zen, kategorikoa: "Ez".
Joan den astean, Donostiako Miramar jauregian izaten diren EHUko uda ikastaroetan, mintegia interesgarri bat izan zen: Berrikuntza Politikoa: Konstituzio Erreforma, Autogobernua, Erabakitze-Eskubidea eta Independentzia. Handik, hiru kronika idatzi nituen Mugikaria aplikaziorako, eta hona bi ekarriko ditut gaur, bat Eduardo Madina sozialistak esandakoekin, eta bestea Xabier Barandiarenen hitzaldi baten inguruan.
Nolabaiteko eztabaida bikoitza bizi izan genuen joan den asteko "Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian" mintegian, Iruñeko Katakrak-en. Bikoiztasun hori, nik honela ikusten dut:
Joxe Azurmendi filosofoak ireki zuen "Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian" mintegia Iruñean joan den ostegunean. Mugikaria aplikaziorako idatzi nituen bertatik pare bat kronika, aplikazioaren eduki esklusiboen atal berrian eduki pixkat emateko, baina orain, hementxe duzue irekian testu parea, Azurmendiri dagokiona jarraian eta suertatu zen eztabaida interesgarri bati buruzkoa bestea (geroxeago).
Joan den igandean Euskadi Irratiko Amarauna programan azaldu nuen kontu bat dela-eta, hemen informazio pixka bat. Autismoa duten pertsonentzako aplikazioak.
Julio Alonsok iRedes biltzarrean joan den astean Burgosen egin zuen aurkezpena oso interesgarria iruditu zait. Weblogs SL enpresako sortzaile eta burua da Alonso eta 14 puntutan laburtu zuen hedabide digitalen gaur egungo panorama. Bere hitzaldia Youtuben dago, baina euskaratu egin ditut 14 puntu horiek.
Gaur Argia Eguna ospatzen dute aldizkarikoek, eta ekitaldi zenbait ere antolatu dituzte aurreko egunetan. Bat elkarrizketa musikatu bat izan zen, asteazkenan Usurbilen: “Independentzia ikusmiran, zein estrategia behar du EHk?”. Behingoagatik, galderak ZUZEN planteatu ziren eta erantzunak ARGI entzun ziren (partaide batengandik, bederen). Ez da batere ohikoa halakorik abertzale euskaldunen artean, beti gabiltzalako txiribuelta metaforiko konkreziorik gabeetan. Bideoa hor duzue, baina pasarte batzuk transkribatu nahi izan ditut, entzule izan nintzen aldetik, gordetzekoak iruditzen zaizkit eta.
Atzerriko prozesu independentistez hausnartzen dugu Euskal Herrian (Kataluniako independentzia Euskal Herrikoaren ataria, hitzaldi bat datorren astean Azpeitian), baina ez da erraza jakitea euskal independentziaz zer pentsatzen duten euskal abertzaleek. Alderdi batek, Sortuk, behintzat, zerbait plazaratu du azkenean: Euskal Herria Bidean ekimena, hausnarketarako proposamen bat, oraingoz dokumentu idatzi batean (PDF bat ZIP baten barruan) eta bideo batean azalduta.
Kalitatea Etorkizuneko Kazetaritza mintegian mahainguru batean izan nintzen atzo. "Kalitatea eta teknologiaren arteko uztarketa" jarri ziguren gaia neuri, Irati Agirreazkuenagari eta Maria Gonzalez Gorrosariri. Neuri, bereziki, "euskarri berriak, narratiba berriak". Labur hitz egin nuen eta tuit batzuk erakutsi nituen pantailan, baina nola antolakuntzak argitalpen baterako testu bat ere eskatu zidan aurretik, haren laburpen bat ekarriko dizuet hona.
Herria erakundearen kontrako polizia operazioaren harira, Espainiako Barne Ministerioaren atzoko prentsa oharrak Interneteko hainbat baliabideren itxiera ere iragarri zuen. "Dekretatu" zela zioen oharrak, eta hedabide askok baliabide horiek itxi egin zirela jakinarazi zuten (EITBk, adibidez, atzoko egun osoan zehar). Baina kontuak eta webguneak irekita daude. Noiz arte? Eta norainokoa da "dekretuaren" mehatxua?
Telebista aldaketa egin nuen etxean eta Smart TV bat erosi. Ez dakit asko ez telebistaz ez ikus-entzunezkoen ekoizpen eta negozioez, ezta ere, sakonean, Smart TV-ren teknologiaren barne detaileez. Baina erabiltzailearen ikuspegitik, lehen esperientziatik apunte batzuk idaztera animatu naiz.
Josemari Lasa Barakaldoko Udal Euskaltegiko langile bat da, eta Twitterren ohitura zehatz bat dauka. Aforismo itxurakoak botatzen ditu, #haika traolarekin goizero. Galdera egin nion, ea bere traola besteok ere erabil genezakeen, guk ere gure #haika traketsak txiokatzen ausartzekotan, eta baietz berak, ohorea izango dela besteok ere honelakoak idazten hastea :-)
Antonio Basagoiti PPko burukide izanak bere kargua utzi du EAEko PPn, eta gaur agurtuko da Eusko Legebiltzarrean kide eta aurkari politikengandik. Twitterreko @abasagoiti kontua ere itxi du, eta Mexikora doa banku batean lan egitera. Bitxia iruditzen zait bankugintzara dedikatzea orain gizona, beste inork egin ez duena egin baitzuen Basagoitik behin publikoki: banku baten kontrako boikota eskatu.
Egun bategatik pasatu zait data, baina tira, atzo bete ziren 15 urte Eibartarrak posta-zerrenda sortu zela. Lehen mezu-trukearen arrastoa hemen (lehen data okerra da, erantzunena zuzena) eta hemen irakur daiteke (ziber-arkeologiaren ajeengatik, artxiboa kontsultatzeko modu bat baino gehiago dago).