Enpresarean Foroan, uztailean Irunen egin zen topaketa baten kronika, lehenik Mugikarian agertu zena, orain hemen. David Sánchez Bote izan dugu hizlaria, MIK ikerketa-zentroko zuzendari nagusia.
Bai Euskara Ziurtagiriaren ekimen bat da Enpresarean komunitatea, euskaraz (ere) lan egiten duten enpresa eta profesionalen sarea. Ekimen berri bati ekin diote orain: Enpresarean Foroa. Goizean goizeko hitzaldi sorta batzuk, gosariarekin lagunduak, Euskal Herriko zenbait bazterretan tarteka errepikatuko direnak.
Lehena Irungo Ficoban izan genuen uztailaren 16an, eta David Sánchez Bote izan zen hizlaria, MIK ikerketa-zentroko zuzendari nagusia, "ez zahar ez gazte" den tipo argi bat (37 urte). MIK-ek burututako PYME 2025 ikerketa-lana aurkeztu zuen hitzaldian.
MIK dedikatzen da ikerkuntzara eta, batez ere, ikerkuntzaren transferentziara, enpresan ikerkuntza txertatzera. Eta ikerkuntza eta berrikuntza, bereziki, kudeaketari dagokionez, ez horrenbeste produktu teknologiko edo injinerutzetakoan (nahiz eta kudeaketarako ere teknologia lagungarri izan daitekeen, jakina).
Hainbat PYME edo ETE (enpresa txiki eta ertainak) aztertu dituzte PYME 2025 proiektu horretan, eta emaitza izan da, modu oso laburtuan azaldua, metodologia bat berrikuntza prozesuak indartzeko enpresa horietan. Lan honek ekarritako este ondorio batzuk:
Honek guztiak pixkat "plan estrategikoen hizkuntza arkanoan" esplikatutako ipuinen antza du, baina Sánchez Botek haratago ere jo zuen eta, nire ustez, bere hitzaldiaren puntu interesgarriena izan zen ikerketa hau egin bitartean deskubritu dituzten "euskal enpresagintzaren zenbait aje". Berak ez zituen honela izendatu, eta komatxoak nireak dira beraz, baina puntuz puntu nabarmenduko ditut detaile batzuk:
Puntu honetan, nik neuk eskua altxatu nuen esateko, nola gure zerbitzu enpresa, CodeSyntax, Interneteko eta software zerbitzuak eskaintzen dituena, sarbide zail batekin aurkitzen dela industria zenbaitetan: zerbitzuaren balio erantsia ikusi gabe, hornitzaile-katea diruz estutzeko joera bertsuarekin estutzen da IKT zerbitzuen enpresa bat.
Industria prezioaren osagarria estutzera ohitu da. Produktu materialen hornitzaileen kasuan Txinako produzkio merkea jarriko dizute balantzan, eta zerbitzuen kasuan ere prezio merkeagoaren mamua aurpegiratuko dizute: freelance erako zerbitzu amateurren aldaraketa. Sánchez Botek eman zidan arrazoi pixka bat, eta zerbitzuaren balioztatze orokor baten premia bizi dugula esan zuen: Industriak jakin behar du bere manufaktura zerbitzuekin zabaltzen, eta era berean zerbitzu-hornitzaileenganko jarrera aldaketa bat ere beharko da.
Eta enfin, aje guzti hauek gureak esklusiboak ez direla ikustarazteko, MIK-eko Sánchez Botek erakutsi zigun beste grafiko berezi bat: Enpresa batean, konpainiaren alde, pasatzen, ala kontra dihardutenen portzentaia Estatu Batuetan (State of the Global Workplace, Gallup). 2011-12ko datuetan, gehiago dira enpresa barruan "etxe-kalte" ari direnak (%24), konpainiaren alde dihardutenak baino (%13).
Baina tira, horrekin ere ez liluratu, AEBetako grafiko horrek hemen ere antzeko baliokide bat izango zukeelako, baita kooperatiben kasuan ere.
Hortaz, Enpresarean Foroa oso interesgarria izan zen. Hurrengoak antolatzen direnerako, adi egon.
Erantzun
Sartu