Teknologia albisteak

Euskarabildua 2025: Nork gobernatzen du Internet?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:37

Euskarabildua topaketa teknologikoaren aurtengo goiburua hau da: Nork gobernatzen du Internet? Galdera horri erantzuteko prestatu dute egitaraua, eta datorren azaroaren 4an izango da hitzordua, Donostiako San Telmo museoan.

Galdera nagusiaren ondoan, beste hauek ere bai. Mork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan?

Egitaraua

09:00 | Aurkezpen instituzionala

09:15 | Sarrera: 'Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean' (EUS)
Eli Pombo (Iametzako kudeatzaile orokorra)

09:25 | Hitzaldia: 'Burujabetza digitala egungo testuinguru geopolitikoaren barruan ulertzen' (GAZ)
Manuela Battaglini (Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua)

09:50 | Hitzaldia: 'Eurostack, Europako proiektu burujabea' (ENG)
Cristina Caffarra (Eurostack proiektuko bultzatzailea eta lehiakortasun ekonomikoan aditua)

10:20 | Hitzaldia: 'Interneten sorreratik ICANNera'
Amadeu Abril (Abokatua eta .cat domeinuen sustatzailea)

10:45 | Hitzaldia: 'Interneteko gobernantza egiturak: mundutik Euskal Herrira' (EUS)
Josu Waliño (PUNTUEUS Fundazioko zuzendaria)

11:15 | Atsedenaldia

12:00 | Erakusleihoa: Ilargikoop (EUS)
Ekonomia Zirkular eta Eraldatzailean diharduen irabazi asmorik gabeko ikasle kooperatiba

12:05 | Hitzaldia: 'Hezkuntzaren digitalizazio burujabea' (EUS)
Iratxe Esnaola (Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria)

12:30 | Erakusleihoa: Zibergara (EUS)
Teknologia burujabetza sustatzeko elkartea

12:35 | Gogoeta gunea: 'Euskarazko hizkuntza teknologia propioa posible al da?' (EUS)
Moderatzailea: Eli Pombo (Iametza-ko kudeatzaile orokorra)
Elixabete Garcia (Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria)
Aitor Soroa (EHUren Hitz Katedrako zuzendaria)

13:00 | Erakusleihoa: Zikloan (EUS)
Hierokoaren jarraipenerako euskal aplikazio burujabea

13:05 | Hitzaldia: 'Ni.eus: Zure pribatutasuna, gure hizkuntzan: euskarazko posta eta hodei pribatua' (EUS)
Lorea Arakistain (PUNTUEUS Fundazioko komunikazio arduraduna)
Asier Etxeberria (Iametzako negozio-ereduak eraldatzeko prozesuen arduraduna)

13:30 | Bukaera

Erantzun

Sartu