Gaurdanik eta datorren urteko urtarrilaren 11 bitartean, ikusgai izango da Baionako Euskal Museoan Linguae Vasconum primitiæ euskarazko lehen liburu inprimatuaren ale bakarra. Ale hori 1545ean inprimatu zen Bordelen, eta Frantziako Liburutegi Nazionalean gordetzen da. Orain tarte baterako Euskal Herrira dator.
Linguae vasconum primitiae 1545ean argitaratu zen Bordelen, uste denez ez ale askoko edizioan. Oihenartek zioen beste argitaratze bat ere izan zela, baina haren arrastorik ez da gorde, eta originaletik, ale ezagun bakarra dago, Pariskoa, orain Baionara ekarria. Ale hori digitalizatuta dago, hemen.
Euskal Museoak egitaraua prestatu du erakustaldiari laguntzeko. Bisita gidatuak (30 minutu) izango dira azaroaren 8, abenduaren 6 eta 20an, urtarrilaren 3 eta 10an, larunbatarekin, 15:00etan frantsesez eta 16:00etan euskaraz
Jardunaldi bat antolatu da halaber, azaroaren 22rako, larunbatez. Baionako herriko etxeko «Grand Salon»-ean, 9:00etatik 17:00etara. Mintzaldi hauekin:
Urtarrilaren 8an, ostegunez, beste mintzaldi bat: Philippe Chareyre (historia modernoa) eta Aurelia Arkotxa (euskal filologia). Euskal Museoan, 18:00etan.
Informazio gehiago, Euskal Museoaren webgunean.
Erantzun
Sartu