Arnasguneak hizkuntza gutxituetan, nazioarteko biltzarra
2025-10-09 09:05
Nazioarteko konferentzia soziolinguistikoa egingo da datorren astean Azpeitian: Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean. Urriaren 16an eta 17an. Izena emateko aukera dago oraindik, hemen. Antolatzaileak dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Soziolinguistika Klusterra, Udako Euskal Unibertsitatea, Coppieters Fundazioa; eta babesleak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Azpeitiko udala, eta Europako Parlamentuko funtsak.
Biltzarraren helburuak nagusiak bi dira,
- Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea Europako hizkuntza gutxituen eremuan.
- Arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratzea.
Euskal Herriko esperientziak eta hausnarketak beste komunitate batzuetakoekin erkatuko dira, egitarauan atzerriko gonbidatu hauek daudelarik:
- Elin Haf Gruffydd Jones (Galesko Unibertsitatea - ELEN Hizkuntzen Berdintasunerako Europar Sarea)
- Cynog Prys eta Rhian Hodges (Galeskoak hauek ere, Bangoko Unibertsitatea)
- Adrian Borka (Voivodinako Gobernu Autonomoa, hungariera eta beste gutxiengo txikiago batzuen hizkuntzak dauden Serbiako eskualdea)
- Étienne Lemyre (Quebec, Statistique Canada)
- Mattia Zeba (EURAC, Hego Tirolgo hizkuntzetan aditua)
- Conchúr Ó Giollagáin (Eskoziako gaelikoa, University of the Highlands and Islands)
Egitarau osoa hemen.
Erantzunak kargatzen...