EHUko Leioako kanpuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Nazioarteko Jardunaldiak, 2013ko azaroak 4 eta 5: Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna. Antolatzailea, EHUko Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldea (HGH). Izen-ematea doan da, nahi duenarentzat.
Informazio gehiago, webgune honetan. Baina hemen duzue egitaraua:
09:00 - Jardunaldien irekiera ekitaldia eta aurkezpena akademia munduko agintariekin.
09:30 - 1. hitzaldi magistrala. Aurkezlea Txema Ramirez de la Piscina (HGH).
Mariano Ferrer, kazetari jubilatua, analista politikoa (Radio Popular, Egin, El Mundo, Diario de Noticias,…). Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Kazetari-lana garai nahasietan: Zaharra hil hurren eta jaiotzear dena…
11:00 - Coffee break.
11:30 - Mahai-ingurua: Egungo eszenatoki mediatikoaren indar-guneak eta ahuleziak. Moderatzailea: Beatriz Zabalondo (HGH).
Parte-hartzaileak (mahai-ingurua euskaraz izango da):
13:30 - Bazkaltzeko tartea.
15:30 - 2. hitzaldi magistrala. Aurkezlea: Alazne Aiestaran (HGH).
Pascual Serrano, www.rebelion.org. Webguneko fundatzailea, "La Comunicación jibarizada" liburuaren egilea. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Zer da kalitatezko kazetaritza deitzen den hori?.
17:00 - Atsedenaldia.
17:15 - Mahai-ingurua: Hizkuntza gutxituetako ikus-entzunezko hedabideen erronkak. Moderatzailea: Beatriz Zabalondo (HGH).
Parte-hartzaileak (mahai-ingurua euskaraz izango da):
09:00 - 3. hitzaldi magistrala. Aurkezlea: Antxoka Agirre (HGH).
Renaud Lambert, Le Monde Diplomatique-ko erredaktore burua.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Kalitatezko Kazetaritzaren etorkizuna: LMD eta enparauen erronkak.
10:30 - Coffee Break.
11:00 - 4. hitzaldi magistrala. Aurkezlea Maria Gonzalez Gorosarri (HGH).
Edita Slezakova, (European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages MIDASeko zuzendari nagusia.
Hitzaldia alemanez izango da (aldi bereko itzulpen zerbitzua izango da).
Europar hizkuntza gutxituetako kalitatezko prentsaren etorkizuna.
12:30 - Mahai-ingurua: Hizkuntza gutxituetako prentsa eta irratiaren erronkak. Moderatzailea Maria Gonzalez Gorosarri (HGH).
Parte-hartzaileak (mahai-ingurua gaztelaniaz eta euskaraz izango da):
14:00 - Bazkaltzeko tartea
15:30 – Mahai-ingurua: Etorkizuneko erronkak: Kalitatea eta teknologiaren arteko uztarketa. Moderatzailea Txema Ramírez de la Piscina (HGH).
Parte-hartzaileak (mahai-ingurua euskaraz izango da):
17:15 - Jardunaldien itxiera ekitaldia.
Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna jardunaldia oraintxe hasi da. Streaming bidez zuzenean emango dute gaur eta bihar honako URL honetan:
http://ehutb.ehu.es/es/directo/1.html
Zalantzaren bat ikusi dugu hortik eta antolakuntzak argitu digu: Izen ematea doakoa da eta edonor joan daiteke. Mintegiaren traolak hauek dira #etorkikazetari euskaraz, #futuperiodismo gazteleraz.