Maslowren diagrama edo piramidea da psikologo batek egindako eskema bat, adierazten duena zein den gizakien behar psikologikoen piramidean. Teknologia mugikorren agerpenarekin, batzuek txantxa egin dute irudiarekin, baina pittin bat pentsatuz gero, ohartuko zarete ez dela hain burugabea wifia eta bateria premia funtsezkotzat tratatzea.
Oinarriak, behar fisiologikoak daude: jana, aterpea... gorago, segurtasunari lotuak; gorago, premia sozialak izan daitezkeenak... Hau da eskema laburturik, euskaraz:
Duela urtebete, norbaitek txistea egin zuen oinarri-oinarria kapa funtsezkoago bat ezarriz: WIFI-a. Eta duela egun batzuk, beste batek oraindik oinarrizkoagoa dena marraztu du: BATERIA.
Teknologiaren komunikatzera ohituta gaudenak, badirudi txisteko egoera horretan aurkitzen garela beti, behar teknologikoak lehen mailako larritasun bihurtu zaizkigula. Hala ere, txantxa honetatik haratago, artikulu bat aurkitu nuen lehengoan, Europara datozen errefuxiatuek nola darabilten teknologia.
Eta izatez, pertsona horientzat, funtsezkoa da konektibitatea. Europan zehar mugitzen direlarik, atzean utzi dituztenekin konektatzeko, zein helmuga desiratuan dauzkaten kontaktuekin. Ingurune jakin batzuetan, GPS kokapena ere inportantea izan daiteke muga bat zeharkatzeko.
Erantzun
Sartu