Teknologia albisteak

Ireki dute Euskaraldian izena emateko epea

Sustatu
2025-03-15 : 13:46

Gaurtik aurrera izango dute belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko aukera, hemendik. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten Euskaraldiaren ariketa, baina jada izena ematera deitu dute antolatzaileek.

Publizitatea

Oñatiko esamoldeen karta-jokoa

Sustatu
2025-03-14 : 08:44

Herriko hizkera modu jostagarrian lantzeko, esamoldeen karta-jokoa garatu dute Oñatin. Badihardugu elkarteak prestatu du materiala, eta Oñatiko Udalak garatu. Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz

Chromecastak eta Skype heriotzaren ateetan, baina Wikipedia ez

Sustatu
2025-03-13 : 16:05

Twitchen eta Segura Irratian gaur goizean egindako zuzenekoan, erretxinduta azaldu da Luistxo Fernandez Sustatuko editorea etxean duen Chromecast gailua hil zaiolako. Anekdota horretatik ondorio teknologikoak atera ez ditu bada gero! Hiltzear den beste gauza bat, Skype, hori ere komentatu dugu. Baina ez da dena hileta kontua izan; albiste positiboetan, emakumezkoen biografiekin primeran ari dela Wikipedia.

Programazio sobietarra: bizitza errealeko adibide praktikoa

Sustatu
2025-03-12 : 10:25

"Programazio sobietarra" esaten zaio, informatikako argotean, kode ilun-samar baina sendoa idazteko ohiturari, programatzaileak berak sakon ezagutzen duen sistema bat, baina bera gabe mantentzea oso zaila izan daitekeena. Epitetoaren gakoa zera litzateke: "Siberiara bidaltzen banaute, honek ez du funtzionatuko". Hau da, norberaren programazioa hain da ezinbestekoa erakundearentzat non lanpostu hori kentzea ezinezkoa izango den erakundearentzat. Kontu hau mito bat den ala benetan Sobietar Batasunaren informatikaren hastapenetan halakorik izan ote zen, auskalo, baina jakin dugu halako istorio bat, AEBetan izandako epaiketa batean: Programatzaile bat kondenatu dute halako kodea idazteagatik; "Siberiara" bidali zuten (kanporatu), eta enpresako sistemek pott egin zuten.

Klima-larrialdia, osasun bakarra eta agroekologia landuko dira “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan

2025-03-12 : 09:21
  • Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta hiru saio eskainiko dituzte 2025eko udaberrian.
  • Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, interes sozialeko gaiak landuko dira hiru emakume zientzialari hauekin: Elisa Sainz de Murieta Zugadi, Miren Basaras Ibarzabal eta Mirene Begiristain Zubillaga.
  • Saioak euskaraz izango dira, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
1

"Urrutiko matxurak" eta defentsa lehentasunak

2025-03-11 : 16:13

Atzo nire Chromecast gailuak funtzionatzeari utzi zion. Mugikorretik telebistara edukia bidaltzeko erabiltzen dut, eta bat-batean, ez zebilen ez Youtubeko bideoak konektatzeko ezta ordaintzen dudan streaming plataforma bateko edukirako. Amatatu-piztu ariketak eta beste gauzatxo batzuk egin ondoren, pentsatu nuen: ez ote da arazo globala? bai, horixe zen. Chromecast modelo gehienek funtzionatzeari utzi diote. "Urrutiko matxura" bat da, eta ez asteko matxura posible bakarra: HP inprimagailu askok ere funtzionatzeari utzi diote, eta Europako analista militar batzuk ere uzkur agertzen hasi dira ea ez ote dioten F-35 gerrako hegazkin amerikarrak Europan funtzionatzeko gaitasunik gabe geratuko. Hau da, "urrutiko matxurak" izan daitezke gauza hauek, edo "urrutiko amatatzeak". Interkonektibitatearen mendeko teknologiarekin ari garela: gailu bat saltzen dizunak erabaki dezake, nonbait, zure gailuak noiz arte funtzionatuko duen.

Laster hilko da Skype

Sustatu
2025-03-11 : 09:02

Microsoft-ek iragarri du datorren maiatzaren 5ean hilko dela Skype, hemen irakurri dugunez!. Interneteko zerbitzu berritzaile eta ezagunenetakoa izan zen 21. mende honen lehen bi hamarkadetan, eta gerora ere iraun zuen, baina 2020ko pandemiarekin batera beste bideo-konferentzia sistema batzuen gorakadarekin zaharkitua geratu zen.

Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, "etorkizunak pentsatzeko euskaratik"

Sustatu
2025-03-10 : 15:10

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan izango da, Errenteriako Madalen kaleko 27an. "Etorkizunak pentsatzeko euskaratik, eta euskaraz sortutako tresna bat da bertatik bertara probatzeko aukera" ere izango da jardunaldian, jolas prototipo fisiko bat: "egunean zehar jasotako ideia eta elementu desberdinak baliaturik, euskararen agertoki desberdinetan barneratzeko aukera ederra".

Euskarazko Wikipedian hiru biografiatik bat emakume batena da

Sustatu
2025-03-08 : 10:58

Euskarazko Wikipediak iragarri du 24.000 emakume-biografiaren muga gainditu duela, kopuru absolutuetan hebreera gaindituz. Halaber, 50.000 biografia baino gehiago dituzten Wikipediako hizkuntzen artean lehenengoa da emakumeen ehunekoan, %32,8-rekin, doi-doi hor heren bat izateko. Etengabeko hazkuntza horren atzean wikilari askoren lana dago, tartean WikiEmakumeok taldeek egindako esfortzu itzela.

Kirolean osasunez: eskola kiroleko prebentzio eta setsibilizazio materialak euskaraz

2025-03-07 : 18:35

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Athlon Kooperatiba Elkartearekin elkarlanean. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak. 

 

Nortasuna Sarean: Komunikazioa bidegurutzean

Sustatu
2025-03-07 : 10:36

Nortasuna Sarean jardunaldia, urtero egiten dena udaberrian, martxoaren 26an izango da Donostian bere hamargarren edizioan, San Temo Museoan arratsaldez (18:30 - 20:30). "Komunikazioa bidegurutzean" da 2025eko edizio honen gaia eta leloa.

Robot txinatarrek ordezkatzen gaituzten arte zuzenekoak egiten

Sustatu
2025-03-06 : 16:59

Twitchen eta Segura Irratian gaur goizean egindako zuzenekoan robot humanoide txinatarren bideoak ikusi ditugu, eta zalantzan geratu gara, ea noiz ordezkatuko gaituzten... Beste bideorik ere ikusi dugu: Blenderrekin egindako Straume filmeko trailerra. Eta Labur.eus berrikuntzekin datorrela ere komentatu dugu.

Euskal Kulturaren Eragiletza: Masterraren jardunaldi irekia

Sustatu
2025-03-05 : 10:28

Martxoaren 21ean eta 22an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Luis Villasante ikertegia, Tolare baserria, Almortza bidea 6 Donostia).

Oscarra eraman duen Straume filma lorpen teknologiko-artistiko handia da

Sustatu
2025-03-05 : 10:08

Oscar saria irabazi du aurtengo edizioan Flow/Straume film letoniarrak, animazioko film luzearen kategorian. 3D animazioak hartzen dituen aurrekontuekin eta ekoizpen indarrarekin (Pixar, Dreamworks, Disney) alderatuta, Letoniak sekula Oscarretara bidali duen lehen filmak medio gutxirekin lortu du arrakasta. Eta horren osagarri bat izan da 3D irudigintza eta animaziorako Blender software librea erabili dutela.

Robot humanoide txinatarren aroa

Sustatu
2025-03-05 : 09:02

Badira urte batzuk hemen Sustatun Boston Dynamics enpresa estatubatuarraren Atlas robot humanoideak erakutsi genituela. Azken urteetan Atlas horiek zertxobait hobetu dira, baina Txinatik datoz gaur egungo robot humanoide nagusiak, gaitasunetan eta prezioan lehiakorragoak, eta prestazioetan, Unitree markakoak bederen, izugarri onak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››