Teknologia albisteak

loraldiagara

Erabiltzailearen jarduna

Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu da, euskarazko kultura garaikidea hizpide

2024-09-30 : 18:19

Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagak euskarazko kultur garaikidearen proposamen berrienak aurkeztuko ditu bere hirugarren edizioan, urriaren 18tik 27ra bitartean. Loraldiaren esperientzia Zaratamo eta Arrigorriagara hurbiltzen den ekimen honetan aurtengo edizioan askotariko proposamenak izango dira: musika, dantza, literatura, kabareta, besteak beste. Loraldian ohikoa den bezala, sortzaile erreferenteak eta figura berriak izango ditugu. Besteak beste, Maite Larburu, Jon Maia, Andoni Mutiloa, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar. Eta bi herrietako sortzaileek parte hartuko dute programazioan baita ere.

 

Loraldiak euskarazko sormen digitaleko bekaren hirugarren edizioa eta deialdia aurkeztu du

2024-09-11 : 08:44

Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du deialdiak hirugarren edizioan. Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Lehenengo edizioa 2022an izan zen eta 16 proiektu aurkeztu ziren deialdira. Bigarren edizioan, 2023an, 19 proiektu aurkeztu ziren. 

"Euskarazko kultur transmisiorako giltzak hezkuntza arautuan" da topaketa maiatzaren 17an

2024-05-02 : 16:12

Loraldia Eskolak topaketa bat antolatu du hezkuntza ingurunean euskal kulturaren transmisioaz eztabaidatzeko. "Euskarazko kultur transmisiorako giltzak hezkuntza arautuan" da topaketaren izenburua, maiatzaren 17ko goizean burutuko dena Euskararen Etxean. Hezkuntza arlora zuzenduta, esperientzia ezberdinak partekatzea du helburu, Loraldia Eskolaren proiektua ezagutaraztearekin batera. Modu presentzialeaz gain, streaming-ez emitituko da baita ere.

Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa, euskal kulturaren transmisioaren inguruko gazteentzako sormen egonaldia

2024-04-23 : 09:19

Udako Ola Loraldiak gazteei zuzendutako sormen egonaldia da, non euskal kulturaren transmisioaren inguruan lan egiten den. Udako Olaren hirugarren edizioa Lekeition ospatuko da ekainaren 24tik 29ra bitartean eta 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik. Edizio honetan, besteak beste, Ane Labaka, Josu Martinez edo Dantzaz dantza taldea.

Loraldiak euskarazko sormen digital bekaren bigarren edizioa eta deialdia aurkeztu du

2023-09-17 : 09:58

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez. Ekimen honen helburuak euskarazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskarazko egitasmoek presentzia izatea dira. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroa arte zabalik iraungo du. Bekak 10000€ko ordainsaria izango du eta onuradunak urte beteko epea izango du proiektua gauzatzeko.