Teknologia albisteak

Jardunaldia: Komunikazio libreago baterantz trantsizioan

Sustatu
2024-11-08 : 10:40

"Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" goiburuarekin euskal fedibertsoaren topaketa gisa antolatu dute jardunaldi bat UEUkTEKS elkarteak eta Badalabek, datorren azaroaren 21erako, Errenteriako Torrekuan (Orereta kalea 7), gunean (Orereta kalea 7), Badalaben egoitzan. Helburua da "sareetako komunikazio librean" sakontzea, "estrategiak partekatzeko zein bateratzeko eta euskal komunitateak fedibertsoanizan dezakeen paperaz" hitz egitea. 

Publizitatea

Web sorkuntza HotGlue-rekin, saioa azaroaren 12an

2024-11-07 : 10:29

Asmoz Fundazioak eta ARTEK[LAB]-ek HotGlue programa irekiarekin web-orri bat sortzeko saioa/ikastaroa antolatu dute azaroaren 12an. Saioa azaroaren 12an izango da, 9: 30etan, eta Jaime de los Riosek zuzenduko du, ARTEK[LAB]-eko sortzaile eta zuzendaria, hedabide berrien artista, cracker eta sareko aktibista dena.

Rikardo Arregi sariak: 8 finalistak eta ohorezkoa, Ana Galarraga

Sustatu
2024-11-06 : 16:18

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako 2024ko edizioko finalistak jakinarazi dituzte gaur, lau kategoria bakoitzean (Komunikazioa / Kazetaritza). Azaroaren 27an izango da sari banaketa ekitaldia, Andoainen. Bertan Ohorezko Mugarria saria jasoko duena ere jakinarazi dute, Ana Galarraga kazetari eta artista, zientzia dibulgatzaile bikaina. 

Strava: beste eskandalutxo bat, ibileren salerosketa

Sustatu
2024-11-06 : 09:14

Joan den astean aipatu genuen StravaLeaks eskandalua, batzuek aplikazio horren "segurtasun zulotzat" aurkeztu arren ez zela hori: erabilera okerra da. Zure korrikaldi eta ibilerak pribatuak izan behar badira, ez partekatu Stravan edo ez erabili Strava, Instagramen irudiz dokumentatuko ez zenuen bezala. Baina beste erabilera oker baten berri jakin dugu: emaitzen salmenta Stravarako. Hau da, zure profileko emaitzak hobeak izan daitezen, kirolari profesionalago edo arituago bati erosi bere markak.

Bagara, Gure Eskuk antolatutako ikus-entzunezko maratoia azaroaren 16an

Sustatu
2024-11-05 : 08:23

‘Bagara’ ikus-entzunezko maratoia prestatu du Gure Eskuk azaroaren 16rako (larunbata). Euskal Herriko txoko elkartuko dituen 12 orduko “bideo kate erraldoi” bat jarraian emitituko da Gure Eskuren Youtube kanalean zein Hamaika Telebistan. Bidoen kareaz gain gain, ekintza presentzialak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. 

Han Kang korearraren 'Barazkijalea' itzultzeko sariketa

Sustatu
2024-11-04 : 17:09

Jokin Zaitegi Saria itzulpengintzako urteroko lehiaketa da, eta azken urteetan Literaturako Nobel saridun baten lana aukeratzen da. Kasu honetan, 2024an Suediako Akademiak Han Kang idazle hegokorearrari eman dio Nobel Saria, eta haren lan ezagunena, Barazkijalea eleberria, itzularaztea da sariaren helburua.

Telefonoa prest duzu larrialdietarako?

Sustatu
2024-11-04 : 12:08

Joan den asteko Valentziako tanta hotzaren hondamendian, urriaren 29an goizetik AEMET meterologia agentziak abisu larriak pasatu arren, Valentziako agintariek ez zuten mugikorretarako larrialdi oharra pasatu 20.00ak arte, non dagoeneko bide eta kaleak arrisku mortala ziren korronteen indarrarekin eta uraren altuerarekin. Oharra garaiz pasatu balute... jasoko zenukete? Hego Euskal Herrian bederen, hobespenetan baiezkoa dago hobetsita, baina konprobatu dezakezu zuk zeuk.

Jokoteknia 2024 Bilbon egingo da azaroaren 9an

Sustatu
2024-11-01 : 13:08

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi dira, momentuko proiektu interesgarriak ezagutzeko, industriaren diagnostiko bat egiteko eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira aurtengo edizioan. 

IEB 2024 datorren ostegunean "Adimen Artifizial Sortzailea" gaitzat hartuta

Sustatu
2024-11-01 : 09:21

Datorren ostegunean, azaroak 7, izango da Informatikari UEUk antolatutako Euskaldunen Biltzarraren aurtengo edizioa, IEB 2024, Donostiako, Carlos Santamaria zentroa, EHUren Donostiako kanpusean. Izena ematea doan da eta irekita dago azaroaren 5a bitartean, hemen.

Zuzenekoan: euskararekin noranahi... baina trabak ere bai

Sustatu
2024-10-31 : 17:52

Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, zenbait gai ukitu ditugu. Euskaraz noranahi mugitu gaitezkeela, hamabi froga hauen bitartez, baina aldi berean, zailtasunekin nola egiten dugun topo: euskaraz zainduak izateko eskubiderik ba ote dugun, oldarraldi judizialaren aurrean; edo sistema eragile euskaldun eta libre bat eskoletan ezartzeko zailtasunak.

Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

Sustatu
2024-10-30 : 09:15

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak izatekotan) ezabatzeko helburuz sortutako ekimen honetan. 

Autodefentsa digital feminista (eta gehiago), Errenterian jardunaldi batean

Sustatu
2024-10-30 : 08:14

Euskal Herria Digitala ekimenaren jardunaldi bat izango da azaroaren 15ean, Errenterian ('Sareak berreskuratu eta berrasmatu'). Kataluniako tekno-ekintzaileak dira gonbidatuak: Donestech kolektibo tekno-feminista eta Simona Levi antzerkigile eta irakaslea.

'Euskera' ikerketa aldizkaria ePub formatuan

Sustatu
2024-10-29 : 13:14

Euskaltzaindiak Euskera aldizkari akademikoaren azken alea argitaratu berri du, urteroko bigarren alea. Eta ePub formatuan ere eskuragarri dagoela ikusi dugu. Iaztik da hala, baina ez geunden konturatuta, eta garapen interesgarri eta aipagarria iruditu zaigu.

StravaLeaks: bizkarzainak buruzagien geokokapena partekatzen

Sustatu
2024-10-29 : 09:09

Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira partekatzen. Macron, Biden eta Putinen kokapenak geratu omen dira agerian ondorioz. Strava da aplikazio ezagun bat kirolari eta ariketa fisikoaren zaletuen artean, norberaren lasterketak, txirrinda-txangoak, mendi igoerak eta abarrak erregistratzeko, bideak eta denborak markatuz ohikoan, publikoki hobetsitako ezarpenen arabera.

Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Sustatu
2024-10-28 : 15:09

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen normalizazioa "maximizatzeko" intentzioa omen dute, eta hori okerra da epaiaren arabera. Kabia adineko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaz arduratzen den organismo autonomo bat da, Gipuzkoako 16 herritan ditu egoitza, eta Foru Aldundiari atxikita dago. Herri hauetako euskara elkarte batzuek agiria kaleratu dure gaur, "Euskaraz zainduak izateko eskubidea badugu" goiburuarekin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››