Teknologia albisteak

Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, Topagunearen Ostera jaialdietan

Sustatu
2024-10-01 : 14:29

Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño bisitatuko ditu aurtengo udazkeneko edizioan Ostera kultur festibal ibiltariak, Topaguneak antolatzen duen ekintzak. “Euskaran mundu oso bat kabitzen da!” izenpean, herri bakoitzean 4 egunez luzatuko den egitarau zabala eskainiko du kultur festibalak. Horren barruan, Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, ere programatu dute, zeinean lehen hitzaldia etzi urriak 3 izango den Balmasedan.

Publizitatea

Mihiluzeren denboraldia gaur abiatuko da, aukera berria duela etxetik jokatzeko app-ean

Sustatu
2024-09-30 : 12:57

Gaur abiatuko da Mihiluze ETB1eko lehiaketaren denboraldia, 21.20etako programarekin. Proba zahar batzuk itzuliko dira, eta lehiaketaren amaieran izaten den Hamaikakoa / Urrezko Galdera azken proban, zeinean aplikazioarekin etxetik zuzenean joka daitekeen, berritasuna dago app-ean: egiaztatzeko aukera, lehiakideek ere badutena, edukiko dute etxeko jokalariek ere.

Harrera jardunaldiak: euskal herritar berriak euskararen biziberritzean aliatu izateko

Sustatu
2024-09-29 : 10:19

Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta, "Ongi etorri euskararen mundura" jardunaldian egigo da urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian. "Harrera jardunaldi" gisa definitu dituzte, eta harrera horrekin esan nahi da euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen egin beharrekoa. Hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko helburua izango du hortaz topaketak.

Asteburu honetan hasiko da TEKNOPOLISen 27.denboraldia

2024-09-27 : 12:22
  • Mitoa ala zientzia?” izeneko atal berri bat izango du saioak denboraldi honetan, mito eta sineskerien atzean ebidentzia zientifikorik baden aztertuko duena.
  • Larunbatetan izango da ETB1en, 13:30ean, eta igandeetan ETB2n, 12:30ean.

 

2025eko Euskaraldian herriek bat egiteko deia

Sustatu
2024-09-27 : 10:42

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskaraldia On! Topaketa egin dute Eibarren, datorren Euskaraldia aurkezteko eta prestatzeko. 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa eta atzo antolatzen hasteko deia zabaldu zuten: Herrietan “batu eta osatu batzordea, eman izena Euskaraldian!”. 

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 16. denboraldia, sarietan aukera gehiagorekin

2024-09-27 : 09:59

Datorren astelehenean, irailaren 30ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 16. denboraldia, Gabonak bitartekoa, 5 urte bete ditugun 2024. urte honetako txandak amaituz. Babesletza geuk, CodeSyntaxek, jokoaren sortzaileok, eskaintzen dugu geuk garatutako app sorta aurkeztuz, eta sarietan Bodegas Ribeirao produktu galiziarren dendaren laguntza dugularik. Denboraldi galdera sorta berriak ikusiko ditugu, sarietan arau aldaketa ezarri dugu irabazteko aukerak zabaltzeko jokalarien artean, eta egunen batzuetan bigarren partida jokatzeko aukera ere ikusiko dugu, ekainean estreinatu genuen lehiaketa tematiko paraleloei esker.

Tene Mujika 2024: liburu-proiekturako beka deialdia

Sustatu
2024-09-26 : 17:12

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVIII. Tene Mujika beka deialdia egin dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena. Euskal Herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke.

Berbelitz eta Anjel Lertxundi: «Ez erre itzultzailearen apunteak»

2024-09-25 : 10:15

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian, solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak». 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik argitaratu duen liburu berritik abiatua, non Berbelitz den itzultzaile bat, protagonista.

Ideckia, euskal softwarea: Mugikorraren bidez ordenagailua kontrolatzeko programa

Sustatu
2024-09-24 : 08:59

Josu Igoa garatzaileak sortutako aplikazioa da Ideckia, StreamDeck sistemak erakarrita garatu duen gauza. Bere hitzetan eta motzean esanda "Mugikorraren bidez ordenagailua (GNU/Linux, Windows, Mac) kontrolatzeko programa bat" da. Izena bera euskaraz pentsatua dauka, "idekia edo irekia" + "deck" eta helburua software libreko programa ireki bat eskaintzea da, egunerokotasuneko eginbide horiek martxan jartzeko.

Xare Jardunaldien ikasturtea Baionan hasiko da bihar

Sustatu
2024-09-23 : 09:40

Eragin enpresak antolatutzen ditu Xare eta Sarean Euskaraz (Nafarroa Garaian duten izena) topaketak azken urteetan, eta 2024-25 ikasturteko sorta estreinakoz Ipar Euskal Herrian hasiko da, Baionan. "Euskarazko kultura digitalaren jardunaldia" deituriko hauetan bigarren hezkuntzako zenbait hiritako gazte euskara eta teknologia berriak lotzen diren proiektuetara hurbiltzen dituzte bilkuretan. Baionako jardunaldia Eraginez gain Plazara eta Munduberriak ekimenak daude antolakuntzan, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak laguntzen du.

Asteko errepasoa: irailak 16-22

Sustatu
2024-09-22 : 17:37

Asteko errepasoan, Pixelfed argazki biltegi euskaldun eta federatuaren berri, nola ari diren egutegi bat prestatzen 2025erako; Ikusgela proiektuaren ekimen interesgarriak ikusturterako, eta Gladys Sariduna dela Lorea Argarate (ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen ditu Gladys Sariak 2021etik)

Irabazle errepikaturik ez irailaren 30ean hasiko den Egunean Behin denboraldian

2024-09-20 : 11:38

Irailaren 30ean abiatuko da denboraldi berria Egunean Behin jokoan. Gabonak bitartean, 12 asteko lehiaketa, 12 babeslerekin, galdera sorta berriak, eta gutxienez lehiaketa paralelo bat ere egongo da. tematikoa, ekainean Gidabaimenak Euskaraz ekimenarekin egin genuen bezalatsu. Babesleek sariak jarriko dituzte ohi bezala, eta denboraldikoak ere egongo dira, kasu honetan Bodegas Ribeirao etxeak jarritako Galiziako produktu sorta gozo batzuekin (irudian duzue adibide bat). Baina berritasuna dago sarien esleipenean: irabazle errepikaturik ez. Asteko irabazleak ez dira denboraldi barruan errepikatuko, eta denboraldi amaierakoetan 2022tik aurrerako saridunak ere salbuetsita egongo dira.

Euskal Game Jam, bigarren edizioa, Errenterian eta online aldi berean

Sustatu
2024-09-20 : 08:39

Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Euskal Game Jam topaketaren 2. edizioa antolatu dute, urriaren 18tik 20ra egingo da Errenterian eta online. Izen ematea irekita dago. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da. Iaz antolatu zen lehen edizioa, eta hark eman zuenaren laburpen artikulutxoa ere jasota dago Sustatun. Game Jam bat da, bideojokoen terminologian, bideojokoak epe mugatuan sortzeko helburua duten jokogileen topaketa bat. Iazkoan, 32 sortzaile elkartu ziren eta 12 bideojoko garatu.

Zuzenekoan Ikusgela ikus-entzungarri, eta Hakune Miku euskalduna ere bai

Sustatu
2024-09-19 : 18:11

Euskarazko Wikipediaren proiektuetako batek, Ikusgelak, zein indartsu hasi zuen ikasturtea komentatu dugu gaurko Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan: Bideo sorta berriari ekin diotela (Danel Pascual fantastikoarekin), eta edukia osatzeko lehiaketa ere badagoela Wikipedian. Horrez gain, Jaurlaritzako Hezkuntza sailari Googlerekin sortu zaizkion datu-babeseko arazoak komentatu ditugu, eta Hakune Miku ezagutu ere bai, itxura euskalduna hartu berri duen bokaloide japoniarra. Boka-zer? Bokaloidea

Euskarabildua topaketa urriaren 17an: "Artifiziala ez den teknologia"

Sustatu
2024-09-19 : 16:08

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino garrantzitsuagoa" delako "teknologia betaurreko kritikoz begiratzea eta erabiliko ditugun tresna informatikoei eta martxan jarriko ditugun digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak pertsonen beharrak eta eskubideak lehenetsiz hartzea."

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››