Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño bisitatuko ditu aurtengo udazkeneko edizioan Ostera kultur festibal ibiltariak, Topaguneak antolatzen duen ekintzak. “Euskaran mundu oso bat kabitzen da!” izenpean, herri bakoitzean 4 egunez luzatuko den egitarau zabala eskainiko du kultur festibalak. Horren barruan, Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa, ere programatu dute, zeinean lehen hitzaldia etzi urriak 3 izango den Balmasedan.
Musika, dantza bertikal eta flamenko ikuskizunak, bakarrizketa saioak, solasaldiak, haur eta familientzako emanaldiak… Egitarauak kultur eduki mordoxka ditu (ikus beherago lehenbiziko Balmasedako ekitaldiko programa osoa), baina nabarmentzeko bat, Etorkizuneko GU Irudikatzen solasaldi zikloa. Horren lehen txanda bihar izango da Balmasedan. Eta hurrengo biak ere programatuta daude.
Balmasedako Ostera etzi ostegunez hasten dela eta, hauxe egitaraua igandea bitartean.
Informazio gehiago: Topagunea / Ostera. Balmasedako ekitaldiez, hemen.
Erantzun
Sartu