Teknologia albisteak

Xare Jardunaldien ikasturtea Baionan hasiko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-23 : 09:40

Eragin enpresak antolatutzen ditu Xare eta Sarean Euskaraz (Nafarroa Garaian duten izena) topaketak azken urteetan, eta 2024-25 ikasturteko sorta estreinakoz Ipar Euskal Herrian hasiko da, Baionan. "Euskarazko kultura digitalaren jardunaldia" deituriko hauetan bigarren hezkuntzako zenbait hiritako gazte euskara eta teknologia berriak lotzen diren proiektuetara hurbiltzen dituzte bilkuretan. Baionako jardunaldia Eraginez gain Plazara eta Munduberriak ekimenak daude antolakuntzan, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak laguntzen du.

Euskarazko lizeoetako euskal ikasleez gain (Bernat Etxepare, Largente eta Villa Pia), Hondarribiko Talaia institututik gerturatuko den ikasle multzo bat ere izango da, 300 bat ikasle guztira. Jardunaldia Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbaran izango da.

Edukiei dagokienez, hiru txandatan areto desberdinetan esperientzia mordoxka biziko dituzte ikasleek.

  • Jolas aretoan, Egunean Behin jokoa aurkezten du CodeSyntax-ek, egunero sarean joka daitezkeen beste batzuekin, eta zuzeneko partida batzuk ere jokatzen dira ikasleekin saritxo batzuk banatuz.
  • Pribatutasuna sarean eta harremanak 3.0, aholku praktikoak Gisa Elkarteko Maider Likonaren ahotik.
  • Arduino, 3D inprimagailuak eta errealitate birtualarekin probak, Protomakers-en eskutik.
  • Musika sortzeko teknikak, DJ Makalarekin
  • Appinventor Talaios kooperatibakoekin.
  • Gamer gela, Game Erauntsia elkartearekin.
  • Musika kontzertua Marilou Lapeyraderekin (QQbird)

Erantzun

Sartu