Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 16. denboraldia, sarietan aukera gehiagorekin

Erabiltzailearen aurpegia
2024-09-27 : 09:59

Datorren astelehenean, irailaren 30ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 16. denboraldia, Gabonak bitartekoa, 5 urte bete ditugun 2024. urte honetako txandak amaituz. Babesletza geuk, CodeSyntaxek, jokoaren sortzaileok, eskaintzen dugu geuk garatutako app sorta aurkeztuz, eta sarietan Bodegas Ribeirao produktu galiziarren dendaren laguntza dugularik. Denboraldi galdera sorta berriak ikusiko ditugu, sarietan arau aldaketa ezarri dugu irabazteko aukerak zabaltzeko jokalarien artean, eta egunen batzuetan bigarren partida jokatzeko aukera ere ikusiko dugu, ekainean estreinatu genuen lehiaketa tematiko paraleloei esker.

Denboraldi honetako 11 asteetan, CodeSyntax-ek babestutako lehen asteaz gain, honako babesleak izango dira:

  • Gure Esku. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua.
  • Euskaber. Eusko label arrautza eta ekologikoak.
  • Appa Hi. Hitanoa lantzeko app eta jokoa, Badihardugu elkarteak bultzatua.
  • Gurot, Bizkaiko euskara zerbitzuen app eta lehiaketa ikastetxeetarako.
  • Ikusgela, Wikipediako ikus-entzunezko materialen proiektua.
  • Elhuyar. Ezagutza aurreratua aplikatzen euskal gizartean.
  • Bodegas Ribeirao. Galiziako produktuak zuzenean zure etxera.
  • Langune. Azaroan izango den Hizkuntzen Irabazia biltzarraren antolatzailea.
  • Izaskun Arrue Kulturgunea, Lazarraga Elkarteak Gasteizen sortu duen euskaldunen topalekua.
  • Durangoko Azoka. Euskal kulturaren urteroko bilkura.
  • Primeran. Euskarazko edukien streaming plataforma.

Babesleek bere dituzte aste-aukerak, baina lehiaketa paralelo tematiko bat antolatzeko badago aukera oraindik, jarri kontaktuan CodeSyntax-ekin horretarako.

Denboraldi amaierako sariak, Bodegas Ribeiraoren hiru saski/sorta, lehen hiruentzat (baina salbuetsita 2022tik izandako irabazleak); eta zozketaz bi aurikular hari gabeko (Sony txulo batzuk).

Erantzun

Sartu