Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian, solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak». 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik argitaratu duen liburu berritik abiatua, non Berbelitz den itzultzaile bat, protagonista.
Anjel Lertxundiren liburu argitaratu berrian (Berbelitzen hiztegia, Alberdania 2024), Berbelitz itzultzailea da protagonista. Haren apunte, hausnarketa, poz eta nekeetatik abiaturik, Interrailean joango gara itzulpengintzaz eta itzulpenez gehien idatzi duen euskal idazlearekin, aitortza egin nahi baitio EIZIEk. Eibarretik Varsoviara, Errenteriatik Vienara, Tolosatik Sienara…, hamaika geltoki zeharkatuko ditugu, motxilan liburu mordoska hartuta.
Bidaideak: Anjel Lertxundi, Idoia Santamaría eta Juan Garzia.
Noiz: 2024ko urriaren 1ean (asteartea) - 19:00 - 20:30
Non: Tabakalera (Donostia) - Kutxa Fundazioa - Ruiz Balerdi aretoa (4. solairua)
Berbelitzen hiztegiari buruz, zera dio argitaletxeak:
"Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin."
Erantzun
Sartu